2026-03-10
HomeEkintza SindikalaGrebara deitu dugu maiatzaren 30ean Bizkaiko egoitzetan, sektore publikoarekiko ekiparazioa eta langile...

Grebara deitu dugu maiatzaren 30ean Bizkaiko egoitzetan, sektore publikoarekiko ekiparazioa eta langile gehiago eskatzeko

Sektorean egindako aurreko hiru greba-egunen ondoren, egoerak ez du hobera egin. LABek Bizkaiko Foru Aldundiari egindako interpelazioek ez dute erantzunik jaso.

Azken hilabete honetan, LABek Batzar Nagusietan parte hartu du sektorearen egoera larria azaltzeko. Era berean, bilera bat izan genuen Asier Alustiza, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Pertsonen Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusiarekin. Bilera honetan, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan aktiboki parte hartzeko eskatu genion Aldundiari. Aldundiak diru publikoa bideratzen du enpresa pribatuetara, eta horregatik, langileen lan-baldintzen ardura izan behar dute.

Greba-egun berri honekin, 5.000 langileri eragiten dien gatazka honetan Aldundiaren pasibotasuna eta inplikaziorik eza salatuko ditugu. Aldundiak sektoreko langileekin erakutsitako hitz hutsak eta enpatia falta ere salatuko ditugu. Laugarren greba egun honekin sektorearentzako gure aldarrikapen nagusiak defendatzen jarraituko dugu: parekatzea eta ratio duinak.

Premiazkoa da sektoreko langileen lan-baldintzak hobetzea, eta horregatik, sektoreko langile guztiei mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

SIDENORen lanpostuen defentsan eta negoziazioaren alde borrokan jarraituko dugu

SIDENORetik Azkoitia hiltzen uzten ari da. Azken urteetan 200 lanpostu inguru suntsitu dira Azkoitiko lan-zentroan. Nabarmena da Azkoitirako ez dagoela etorkizuna bermatuko duen plangintzarik...

LABek altzairutegiaren itxiera eta kaleratzeak inposatu nahi izatea egotzi dio Tubos Reunidosi, erakundeak beste aldera begira dauden bitartean

Tubos Reunidosek aurkeztutako EEEaren kontsultaldia gaur amaitu da, enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren arteko akordiorik gabe. LABetik argi utzi nahi dugu ez dugula onartzen...

LAB sindikatuak jangelako langileak enpresen blokeoaren aurrean mobilizazioa areagotzera eta “jangelak hustu eta kaleak betetzera” deitzen ditu

LAB sindikatuak salatu du gaur sindikatuek eta jangelen sektoreko enpresek egindako negoziazio mahaiaren bilera inolako aurrerapenik gabe amaitu dela. Enpresek erabateko blokeo-jarrera dute, eta...