2025-12-17
HomeIndustriaArte GrafikoakGrebara deitu dituzte Gipuzkoako grafikagintzako langileak

Grebara deitu dituzte Gipuzkoako grafikagintzako langileak

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek datozen egunetan egingo dituzten greba eta mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu diete Gipuzkoako grafikagintzako langileei. Azaroaren 16 eta 30 eta abenduaren 12rako iragarrita daude greba egunak, hitzarmen duin baten defentsan.

Gipuzkoako grafikagintzako negoziazio mahaiak egindako bilera akordiorik gabe amaitu zen atzo. ADEGI patronalak du sektoreko gehiengoa, eta sindikatuen eskaera guztiak baztertu ditu berriro. 2016rako soldata igoerarik gabeko proposamena egin du, 2015ean ere soldata igoerarik egon ez denean. Sindikatuen ezezkoa jaso ez ezik, GAREN sektoreko beste patronalarena ere jaso du. Azken honek berriro aitortu du sektoreko egoera ez datorrela bat ADEGIren proposamen atzerakoiarekin. Sindikatuek, berriz, probokaziotzat jo dute ADEGIren jarrera, eta halako planteamenduekin ez duela akordiorik bilatzen berretsi dute.

Hau guztiagatik, ADEGIren jarrera probokatzailearen aurrean, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek grebara deitu dute, eta protesta egunetan antolatuko dituzten mobilizazioekin bat egiteko eskatu diete langileei.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.