2026-11-21
HomeEkintza SindikalaGreba mugagabeari ekin diote EAEko osasun garraioko langileek

Greba mugagabeari ekin diote EAEko osasun garraioko langileek

EAEko osasun garraioko langileek greba mugagabeari ekin diote gaur, LAB, ELA, LSB-USO, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta. Osakidetzako langileekiko homologazioa eta eros ahalmenaren galera berreskuratzea dira euren aldarrikapenak. Izan ere, eros ahalmenaren %17a galdu dute hitzarmena negoziatzen ari diren bi urteetan.

Zerbitzu honetako langile azpikontratatuek manifestazioa egingo dute Bilbon, eta salatu dute hitzarmenaren mahai negoziatzailea blokeatuta dagoela, enpresek borondate txikia dutela eta eta Osasun Saila ez dela ezer egiten ari sektoreko langileen lan-baldintzak hobetzeko.

Urtebete pasatu da negoziazioak hasi zirenetik, eta enpresek ez diete erantzunik eman sindikatuon aldarrikapenei eta ez da edukirik egon negoziazio mahaietan.

Gaur-gaurkoz,  enpresek kontsolidagarria izango ez den paga eskaintzen dute, %5a suposatuko duena 2022 eta 2023 urteetarako, urteko %2,5ko soldata igoera 5 urtetan zehar eta urteroko 8 ordutako lanaldi murrizketa indarraldirako proposatzen dituzten 5 urteetan. Ez dute ez lizentziez, ez kontziliazioaz, ez karrera profesionalaz hitz egiten, beste kontu batzuen artean, eta hau oso urruti dago sindikatuok aldarrikatzen dugunetik.

Gogoratu behar dugu osasun garraioaren sektorea funtsezko zerbitzua izan zela pandemia garaian eta hortaz, langile propioekiko ekiparazioa eskatzen diegu enpresa zein Osasun Sailari.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.

Lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta argi geratu da San Esteban egoitzako langileei eskubideak urratu zaizkiela

Txostenak frogatutzat jo du Getxoko lantokian ez dela errespetatu adinekoen egoitzetako hitzarmena.