2026-03-18
HomeEkintza Sindikala«Greba eskubidea da, ez delitua» solasaldia Urriaren 9an

«Greba eskubidea da, ez delitua» solasaldia Urriaren 9an


Datorren ostegunean, hilak 9, LABek antolatuta «Greba eskubidea da, ez delitua» solasaldia egingo da sindikatuaren Bilboko egoitzan. Borroka soziolaboral ezberdinen kriminalizazioaren berri eman da bertan eta LABekin batera Solidaridad Obrera eta Grebalariak Aske Plataformako kideek parte hartuko dute.

Solidaridad Obrerako lagunek estatu mailan aurkezten ari diren «Contra la represión de la lucha, la lucha contra la represión» dossierra aurkeztuko dute eta Grebalariak Aske Plataformakoek berriz, egun Bilbon 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean kalean emandako erantzunaren kriminalizazioa izango dute hizpide. Gogoratu behar da bi grebalari, Urtzi eta Telle, bi urte t’erdiko kartzela zigorra jaso ostean, datozen egunetan kartzelaratzeko agindua jaso dutela.

Solasaldia urriaren 9an arratsaldeko 19:00etan izango da Bilboko LABen egoitzan (Rekalde Zumarkalea, 62 behea).
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:32

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Arratsaldeko mobilizazioak Eguerdiko mobilizazioak Goizeko...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...

Argazki galeria: arratsaldeko mobilizazioak

https://youtu.be/vogv6JjTm_g