2023-12-02
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaGreba eguna bihar Gipuzkoako salgaien garraioan

Greba eguna bihar Gipuzkoako salgaien garraioan

Gipuzkoako salgaien garraioko sektorean langileek hitzarmenaren alde borrokan jarraitzen dute. Bihar, uztailak 4, eta enpresa eta sektoreko hitzarmenen defentsan izango diren mobilizazioekin bat eginez,  egun osoko greba dago deitua Gipuzkoan. 

Gaur, LABek eta CCOOk deituta, elkarretaratzea egin dute salgaien garraioko langileek GUITRANS patronalaren egoitzaren aurrean. Bertan patronalak bilera zuen deituta.
 
LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Prozesu historiko baten emaitza izan den atzoko egunaren arrakastaren ondoren, erantzukizunen ordua heldu da: zaintza sistema publikoa, orain!

Atzoko Greba Feminista Orokorraren ondoren, agerraldi bana egin dugu Gasteizen (EAEko Lehendakaritzan) eta Iruñean (Nafarroako Gobernuan), atzoko egunaren balorazioa egin eta hemendik aurrerako bidearen berri emateko. Zaintzaren inguruko Herri Akordioa lantzeko bidean, bilera bana eskatu diegu Hego Euskal Herriko instituzio nagusiei.

GREBA FEMINISTA OROKORRA HERRIZ-HERRI

Greba Feminista Orokorrean egindako ekimen ezberdinen argazki galeria herriz-herri.

Zaintzaren iraultza martxan da

“Zorionak Euskal Herria!” hitz horiexekin hasi dute mugimendu feministako ordezkariek hainbat eta hainbat hiri eta herritan arratsaldean egin diren mobilizazioen osteko manifestua. Goizean goizetik jo eta sua aritu dira milaka grebalari lurralde osoan barrena, zaintza sistema publiko komunitarioa aldarri eta kaleak astintzen. Oraindik amaitu ez den prozesu baten mugarri historikoa izan da gaurkoa.