2024-04-24
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaGreba egun berri bat Bizkaibuseko enpleguaren defentsan

Greba egun berri bat Bizkaibuseko enpleguaren defentsan

Bostgarren greba egunean ere, Bizkaibuseko langileak kalean izan dira bizi duten egoera salatu eta jendarteratzeko. Gaur Bizkaibuseko herritarroi zuzenean eragiten diguten zerbitzuen deusestearen berri eman nahi izan dute, markesinetan zerbitzutik kanpo utzi nahi dituzten autobusen zerrenda jarriz. Sindikatuek zuzendaritzak orri informatiboak kentzen ibili direla salatu dute.

Sindikatuek markesinetan jarritako informazioa
BAZENEKIEN BIZKAIBUSeko HAINBAT LINEA KENDUKO DITUZTELA?
Jakingo duzu, ziurrenik, BIZKAIBUSen gatazka dagoela. Gizartea ez da, gure iritziz, zergatik ulertzen ari eta, idatzi honen bidez argi azaldu nahi dugu, adibide batzuk jarriz.

Iaz, 2013ko urriaren 4an, sindikatuek eta Aldundiak akordioa sinatu zuten, bi gai lortuz: emakidak aldatu arren hitzarmenak mantentzea, eta enplegua ere mantentzea. Horrela, kendu edo hobetu nahi zituzten lineak mantendu eta berriak sortuko ziren.

Urtebete geroago, lanuzteak eta grebak berriro, eta aldundiak erremediorik jarri ezean, urriaren 27an greba mugagabea izango da. Zergatik lanuzte eta greba horiek? Erraza da erantzuna, Bizkaiko Foru Aldundiak ez du akordioa errespetatu nahi, enplegua suntsitu eta zerbitzua txartu baizik.

Zergatik diogun halakorik? Aldundiak esan zuen 2013ko linea proiektua atera behar zuela, iazko mobilizazioak eginarazi zizkigun bera, alegia. Planteamendu horren arabera 300 pertsona sobera daude, eta Bizkaibusen zerbitzua nabarmen okertuko da. Hartara, Bizkaiko Foru Aldundiak proposatzen dituen aldaketekin, lineak kenduko dira, maiztasunak okertu eta bidaldiak luzatu: zerbitzu txarragoa emango zaie erabiltzaileei, azken finean.

Iazko akordioak hauxe zioen: 
"Gaur dauden enpleguak mantentzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak hitzematen du ez duela amortizaziorik onartuko."

Akordioa beteko bada, zerbitzua hobetu behar da, baina Bizkaiko Foru Aldundiak ez du inolako hobekuntzarik egin garraioan eta, ondorioz, txarrera egingo du Bizkaibus zerbitzuak.

GUREA DEFENDA DEZAGUN
ZERBITZUA ETA LANPOSTUAK

DURANGALDEA- ARRATIA-NERBIOI:

  • 3621 (Galdakao-Basauri-Bilbao) kenduko da: 3 autobus (11 lanpostu amortizatuta). Zerbitzu eskasa utziko zaie Boluetako eta Basauriko behealdeko herritarrei.
  • 3623 (Bailen-Begoña- Legizamon poligonoa-Etxebarri-San Antonio) linea kenduko da: autobus bat gutxiago (3,70 lanpostu amortizatuta). Ez zaio zerbitzurik emango Bilbotik gertuen dauden industria poligonoetako bati.
  • 3911 linean, Durango eta Elorrio artean, zerbitzu batzuk kenduko dira, ordu gorietan. Gainera igandeko azkeneko bi zerbitzuak ere kenduko dira
  • 3631: Bilbo-Larrabetzu (Begoñatik). Linea honen ibilbidea aldatu eta bidaldia luzatuko zaio.
  • 3632: Bilbo-San Miguel (Begoñatik). Ibilbidea luzatuko zaio, bidaldia ere bai, eta maiztasuna murriztuko da.
  • 3641: Arrigorriaga-Ospitalea. Oraingo ibilbidetik desbideratu, bidaldia luzatu eta, gainera, 45 minututik behin barik 55 minututik behin irteten hasiko da.
  • Beste bi kolektibotan ere 20 lanpostu kenduko dira (administrazioa, likidazioa, tailerra, …)
  • Ordu gorietako errefortzuak kenduko dira, erabiltzaileak autobusera igo ezinik geratzeko arriskuaz.

EZKERRALDEA-MEATZALDEA

  • 3131-Barakaldo-Sestao-Repelega(Portugalete) linea desagertuko da.
  • 3115-Bilbao Santurtzi linean bi autobus kenduko dira, lehenengo eta azkeneko zerbitzuak, hain zuzen, eta autobusak orain bezala 20 minututik behin barik 30 minututik behin irtengo dira.
  • 3136-Barakaldo-Gurutzeta Bilbo eta 3142-Barakaldo-Santurtzi, bidean bi linea batu eta lau autobus kenduko dira. Max Center-era joateko aukera kenduko da eta, gainera, bidaldia luzatu.
  • 3122-Bilbo-Sestao-Repelega (Portugalete) eta 3137-Bilbo-Barakaldo lineak batu eta kotxe bat kenduko da. kaltetuak Sestaoko bidaiariak, bidaldia luzatzen zaielako, eta Barakaldokoak, ordutegirik eta autobusean igotzeko aukerarik bermatzen ez zaielako.
  • Bederatzi autobus, 35 lanpostu gutxi gorabehera, kenduko lirateke, eta beste kolektibo batzuetan beste 40 lanpostu gutxiago geratuko lirateke (inspekzioan, kabinetan, tailerrean, erregai-hornikuntzan eta garbiketan)

MUNGIALDEA

  • 3519 Mungia-Gernika eta 3526 Gernika-Laida-Laga-Ibarrangelu lineak batu eta autobus bat kentzeak 3 lanpostu gutxiago izatea ekarriko du. Igandeak kenduko dira.
  • Horri guztiari gainerako emakidetan izango diren murrizketen zerrenda luzea gehitzen badiogu, gidari eta bestelako lanpostuetan, gure kalkuluen arabera, 300dik gora lanpostu suntsituko lirateke.

Oro har
Zerbitzuak eta maiztasunak murriztuko dira, batez ere larunbat, igande eta jai egunetan, eta ez da ziurtatzen leku librerik erabiltzaileentzat.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denbora agortzen ari da eta Eusko Jaurlaritzak ez du konpromisorik hartzen

Datorren apirilaren 26an, ezustekorik ezean, Stellantis multinazionalak Mecaner enpresaren itxiera aurrera eramateko aurkeztu duen enplegu-erregulazioko espedientearen kontsultaldia amaituko da. Kontsulta-aldi honetan izandako bileretan, Enpresa Batzordearen gehiengoak argudiatu du multinazionalak hartutako erabakia ez dela arrazoi ekonomikoengatik, ez eta ekoizpen- edo antolaketa-arrazoiengatik ere, baizik eta erabaki estrategiko batengatik, eta produkzio-alternatibak planteatzen zituen trantsizio ekosozialeko plan bat jarri du mahai gainean.

Entzierro bat antzeztu dugu Iruñean Nafarroako zahar egoitza pribatuen hitzarmenaren negoziazioen blokeoa salatzeko

LAB sindikatuko zenbait kidek eta zahar egoitzetako langileek entzierro bat antzeztu dugu gaur goizean Iruñeko karriketan barna, protesta-ekintza gisa, Nafarroako zahar etxe pribatuen lehen hitzarmenaren negoziazioek etengabeko blokeoa jasaten dutelako. Helburu berarekin, gaurko bertze greba egun bat deitua genuen.

ZF LEMFORDER TVAn kaleratzerik ez dugu onartuko

LABetik Ermuko ZF LEMFORDER TVA enpresako langile gazte baten kaleratzea salatzen dugu. Enpresak langileari deitu zion antzinatasunagatik hurrengo errelebo kontratua izatea tokatzen zitzaionean, baina, ordea, enpresak jakinarazi zion egun hori zela enpresan lan egingo zuen azken eguna.