2026-05-20
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaGreba egin dute Bizkaiko Dia supermerkatuetako langileek

Greba egin dute Bizkaiko Dia supermerkatuetako langileek

Bizkaiko Dia supermerkatuetako langileek greba egin dute gaur, markaren denda guztietako lan baldintza tamalgarrien aurka protesta egiteko. LAB eta ELA sindikatuok deitutako mobilizazioak jarraipena izango du abenduaren 29an, bigarren greba egun baten bitartez.

Langileek ordutegi aldaketa jarraiak jasaten dute, behin eta berriro ixten dituzte lantokiak, ez dituzte bajak betetzen… asko eta asko dira Dia supermerkatuetako langileek bizi dituzten urraketak, joan den asteartean egindako agerraldian azaldu bezala.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek iragarri du Nafarroako Haur Hezkuntzako lehen hitzarmen kolektiboa errealitate izan dadin borrokatuko duela

Sektoreko nahiz beste arlo batzuetako ordezkariek, eta sindikatuko hainbat militantek lagunduta, LABek agerraldia egin du Nafarroako Haur Hezkuntzako lehen hitzarmen kolektiboaren beharra defendatzeko. Sindikatuak...

Galletas Artiachen hitzarmena #LortuDugu

Urte eta erdiko negoziazioen ondoren, LABek, batzordean ordezkaritza duten gainerako sindikatuekin batera (ELA, UGT eta ESK), hitzarmen kolektibo berria sinatu du Orozkoko lantegian.

Ordubeteko lanuztea egingo dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastoletan

LABetik maiatzaren 21erako lanuzteetara deitu ditugu ikastoletako langileak, Hezkuntza Sailari 2023an sinatu zuen akordio laborala bete dezan exijitzeko.