2026-01-31
HomeIpar HegoaHaritikGizonezkoek emakumezkoek baino %36 gehiago kobratzen dute (2005)

Gizonezkoek emakumezkoek baino %36 gehiago kobratzen dute (2005)

LAB Sindikatuaren Idazkaritza Tekniko Ekonomikoak eginiko txostenak hauxe dio gizonezkoek emakumeek baino %36 gehiago jasotzen dutela Euskal Herrian. Hau da, lan eta lanbide segregazioaz gain, inongo aldagai objektiboetan oinarritu ezin den generoaren araberako soldaten bereizkeria jasaten dutela emakumeek. Emakumeen aurkako soldata-bereizkeria sektore guztietan gertatzen bada ere, zerbitzuen alorrean neurriz kanpokoa dela egiaztatzen du txosten honek. Gizonezkoek, oro har, emakumeek baino %36 gehiago irabazten badute ere, zerbitzuen sektorean gizonezkoen soldata gordina emakumeen soldata baino %41,2 handiagoa da. Hala eta guztiz ere, ez dugu begi bistakoa den hori ikusten, askotan, bereizkeria ez delako zuzen-zuzenean egiten.

 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/05_Gizonezkoek%20emakumezkoek%20baino%2036%20gehiago%20kobratzen%20dute%20%282005%29.pdf,350,465,link{/edocs}Euskaraz
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/05_Los%20hombres%20cobran%20un%2036%20más%20que%20las%20mujeres%20%282005%29.%20.pdf,350,465,link{/edocs}castellano

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...