2026-03-20
HomeEkintza SindikalaGipuzkoako TAO eta Garabietako langileen egoera eta negoziazioaren blokeoa salatu ditugu

Gipuzkoako TAO eta Garabietako langileen egoera eta negoziazioaren blokeoa salatu ditugu

LAB, CCOO eta LAB sindikatuon oharra:

Gipuzkoako lurraldean TAO zerbitzua hainbat udalen finantzaketa-bideetako bat da. Zehatzagoak izanik, Donostian 7 ‘8 milioi euro biltzen dira zerbitzu horrekin, 1,3 milioi euro urtean Zarautzen eta milioi bat euro inguru Irunen.

Baina zerbitzu eta diru-sarrera horiek ez dira erabat publikoak, baizik eta enpresa azpikontratatu batzuek udalentzat egiten dituzte lan horiek. Enpresa nagusiak hauek izanik: Estacionamientos y Servicios SA (Donostia TAO eta garabiak, Zarautz Beasain, Irun GrĂşas eta Zumaia); Valoriza (Irun) eta Gertek (Tolosa). Horiek guztiak ASESGA Estatuko patronalak ordezkatzen ditu.

LAB, ELA eta CCOO sindikatuok salatu dugu enpresa horiek, udalekin milioi askoko kontratuak izan arren, ez dituztela plegu publikoak osorik betetzen, eta ohikoa dela hitzartutakoa baino langile gutxiago egotea, leku batetik bestera plantilla erabiltzea, etab.

Gainera, Gipuzkoako TAO eta Garabien hitzarmena berritu gabe dago 2020tik, eta, negoziatzen urtebete eman arren, ez da urratsik eman. Patronalaren proposamena soldatak izoztea, antzinatasuna erdira jaistea eta bajen osagarriak murriztea da. Sindikatuek, aldiz, hainbat proposamen egin dituzte, baina bi eskari nagusi dituzte: KPIaren bermea eta 1.592 orduko urteko lanaldia.

Horregatik guztiagatik, sindikatuok uste dugu udalen inplikazioa ezinbestekoa dela, zerbitzu publiko horren azken arduradunak direlako eta, aldi berean, alderdi interesatuak direlako, azken finean TAO eta Garabien zerbitzua udal- aurrekontuetako diru-iturri garrantzitsua baita.

Hala ere, patronalak negoziazioan duen jarrera ikusita, sindikatuok ez diogu aterik ixten uda honetan beste mobilizazio mota batzuei ekitea.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.