2026-10-14
HomeUncategorizedGipuzkoako Metalgintzako Negoziazio Mahaia eratzeko ahaleginaren aurrean LABen oharra

Gipuzkoako Metalgintzako Negoziazio Mahaia eratzeko ahaleginaren aurrean LABen oharra

Gaurko, 2011ko azaroaren 29rako, Lan Harremanen Kontseiluak Donostian duen egoitzan Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena berritzeko negoziazio mahaia eratzeko deialdia egina zen.

Hau azkenean ez da eratu, sindikatuok ez baitugu onartu patronala ordezkatuz, Adegirekin batera enpresa erakunde berri bat aipatu mahaira etorri izana. Gipuzkoako Metalaren Enpresarien Elkarte Probintziala izeneko erakundea da hau, aurtengo uztailean eratua, eta beren esanetan, Gipuzkoako Instalatzaile eta Mantentzaileen Enpresen Elkarteaz -INSTAGI- eta Gipuzkoako Automozio Enpresen Elkarteaz -AEGA- osatua.
LAB sindikatuak ez daki nortzuk diren ez eta zenbateko ordezkaritza dagokien enpresarien artean; aldiz, Gipuzkoako Metalgintza Hitzarmenaren negoziazio mahaian ordezkatuak gauden sindikatuok, langileek beren botoekin ematen diguten zilegitasunaren arabera ordezkatuak gaude.

Honela ba, dagozkion agiriak eskatu zaizkie enpresa erakundeak direla egiaztatzeko, eta bilera-egun berria adostu da, abenduaren 13rako, Metalgintza Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia eratzeko.

Donostian, 2011ko azaroaren 29an. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.

Instalazioen narriadura larriaren eta segurtasun-bermerik ezaren ondorioz Arraizko TMB plantan beste istripu bat izan dela salatzen dugu

LABetik publikoki salatzen dugu Bilbon kokatutako Arraizko tratamendu mekaniko-biologikoko plantan (TMB) izandako gertakaria, enpresa kudeatzaileak ezkutatu egin nahi izan duena.

Greba Orokorraren erregistroa egin dugu gaur

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU...