2026-11-13
HomeIndustriaMetalgintzaGipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren alde mobilizazioak indartuko ditu LABek

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren alde mobilizazioak indartuko ditu LABek

Metalgintzako Gipuzkoako herrialdeko hitzarmenaren mahaiaren azken bileran (ostiralean, hilak 18) ADEGIK, bere jarrekin, negoziazioa blokeatu eta gero, LAB sindikatuak egoeraren gainean hartutako erabakiak iragarri ditu.

LABek aurkeztutako proposamenari ezezko borobilarekin erantzun dio ADEGIk. Patronalak, ez du nahi, metaleko hitzarmena Gipuzkoako metalgintzako langile guztientzako lan baldintza minimoak arautzen dituen instrumentu izaterik. Gobernu espainiarraren lan erreforma aplikatu nahi digute gipuzkoako langileoi. Hau da, ultraaktibitaterik ez, ezta soldata igoerarik ere, hitzartutakoa ezerezean uzteko derrigorrezko arbitraia…etab.

Erlojuz kontrakoa aspaldi hasi zen eta ADEGIk ez digu ezer oparituko Borrokaren bidez lortu beharko dugu. Gure ustez, gainontzeko sindikatuek, hitzarmenaren alde daudela esateaz haratago, bere alde zer egiteko prest dauden ere esan beharko lukete.

Konbenioaren aldeko apustu garbia eta gardena egiten du LABek eta horregatik mobilizazioak hasi ditugu. Hala ere, gure hitzarmena mantentzea lortu nahi baldin badugu, ezinbestekoa izango da sindikatuon artean adosturiko mobilizazio egutegi bateratua. LAB sindikatuan horretarako prest gaude eta mobilizatzera goaz, bakarrik edota gainontzeko sindikatuekin. Gainontzeko sindikatuak ere mobilizatzeko prest egotea espero dugu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...