2026-02-03
HomeIndustriaMetalgintzaGipuzkoako metalgintzak ez du amore ematen

Gipuzkoako metalgintzak ez du amore ematen

Maiatzaren 24an egin bezala, Gipuzkoako Metalgintza sektoreko langileek argi eta garbi adierazi zuten atzoko grebarekin ere, herrialdeko hitzarmenarekiko duten atxekimendua. Lanuztearen parte hartzea %65ekoa izan zen. LABek sektoreko langileak zoriondu ostean, hurrengo greba egunetan enpresarien xantaia eta mehatxuen aurrean amorerik ez emateak duen garrantzia azpimarratu du.

GIPUZKOAKO METALGINTZAKO GREBA EGUNAREN LABen BALORAZIOA
Lehenik eta behin, LAB sindikatutik zoriondu egin nahi ditugu Gipuzkoako metalgintzako langileak. Maiatzaren 24an egin bezala, sektoreko langileek argi eta garbi adierazi dute herrialdeko hitzarmenarekiko duten atxekimendua, gaur greba egin duten langileak sektoreko % 65 izan baitira. Gipuzkoako metalgintzako lengileek, joan zen urtean Madriletik inposaturiko lan erreforma atzerakoi horren hatzaparretatik at dagoen herrialdeko hitzarmena nahi dutela ozen baino ozenago esan dute.

LABek eginiko deialdiak, zeina CCOOek eta UGTk babestu duten, Gipuzkoako metalgintza sektoreari borrokarako eskaintza zabal eta integral bat eskeintzan dio, enpresa mailako hitzarmenei uko egin gabe eta sektoreko hitzarmena lehenetsiz. Izan ere, Uztailaren 7an desagertzeko arriskuan dagoena herrialdeko hitzarmena da eta ez enpresa mailako hitzarmena. Uneoro, negoziazio eremua enpresa mailan dagoela behin eta berriz errepikatzen duenak, herrialdeko hitzarmenari uko egiten dio eta herrialdeko hitzarmenari uko egiten dionak ADEGIren posizioa elikatzen du.

Herrialdeko hitzarmena lortzeko aukera handiak ditugu. Geroz eta enpresari gehiago dira ADEGIren estrategiarekin bat egiten ez dutenak. Hurrengo greba egunetan ( ekainak 19 eta 21ean) enpresarien xantaia eta mehatxuen aurrean amorerik ez emateak berebiziko garrantzia izango du. Orain arte erakutsi dugun borrokarako grin berbera mantendu behar dugu ADEGI negoziazio mahaian eseriarazi eta hitzarmen duin bat erdiesteko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...