2026-08-04
HomeEkintza SindikalaGaitzetsi dugu Michelin enpresak Gasteizko lantegian 150 pertsona eta Lasartekoan beste 26...

Gaitzetsi dugu Michelin enpresak Gasteizko lantegian 150 pertsona eta Lasartekoan beste 26 soberan daudela iragarri izana

Lehenik eta behin, azpimarratu behar dugu gai horri buruz izan genuen lehen albistea egunkari batera filtratu izana izan zela. Mugimendu hau arbuiatzen dugu, Michelinen lan egiten duten pertsonek ez dute merezi enpresak horrelako albiste batekin jokatzea. 176 pertsona, 176 familia.

Bigarrenik, berriro diogu enpresak ez duela “soberakina” argudiatu. Ez dio Batzordeari zifrak justifikatzen dituen dokumentaziorik eman, doitutako egutegietatik harago. Eta sindikatu batzuetatik, albistearen ondoren, automatikoki sortzen den eztabaida da: nola egingo da soberakin hori? Modu traumatikoan, hau da, kaleratzeen bidez edo modu “ez traumatikoan”, beste neurri batzuk planteatuz. Inoiz ez da planteatzen enpresak esaten duen “soberakina” benetan beharrezkoa den ala ez. Nolanahi ere, nabarmendu nahi dugu LABentzat edozein irteerak lanpostuak suntsitzea dakarrela. Suntsipena enpleguan, azken batean, horrek dakarren guztiarekin. Presazkoa iruditzen zaigu zer irteera mota eman behar diren esatea, beharrezkoak diren ala ez zalantzan jarri gabe.

Bestalde, badirudi 2023 eta 2024rako kaleratzerik ez egiteko konpromiso moduko bat proposatu dela. Nolanahi ere, eta kontuan hartuta enpresa hartu duen dinamika, gaur egun gehiegikeriaz diziplina espedienteak irekiz, gaur gaurkoz 13 kaleratze barne, akordio horrek ez luke jasoko kaleratzea bidegabetzat jotzen bada langileak lanera itzultzeko aukera izango duela. Ez du ezertarako balio. “Soberakina” gauzatu ondoren, zer behar izango du enpresak kaleratze gehiago egiteko? Berriz onartzeko berme hori gabe, enpleguari eusteko iragarpenak ez du ezer balio.

Azkenik, agerikoa da neurri honek Euskal Herriko lantokietako langileak zigortu nahi dituela. Urte hasieran Cesar Monúx-ek prentsan inbertsioak iragarri eta plantilla indartzeko beharra azaldu zuen. Eta, aldiz, hitzarmenaren aldeko mobilizazioen eta Zentro-arteko irteeraren ondoren, honako hau esan zuen: “Gasteizen gertatutakoaren ondoren, baliteke Michelinek langile gutxiago behar izatea”, eta hain ospetsua den “konfiantza-galera”. Zetorrenaren aurrerapen-profezia, alegia. Mendekua langile batzuekiko, bere lan-baldintzengatik antolatzea erabaki baitzuen.

LABek lanpostu guztiak, lan-baldintzak eta plantilla berritzea defendatuko ditu, erretiro duinen bidez eta erretiratutako langileak ordezkatuko dituzten langile berriak kontratatuz.

Berriro esango dugu: hemen ez dago inor soberan

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek greba egingo dute Araban abuztuaren 5ean

Joan den ekainaren 21ean iragarri bezala, Ikuskizun eta Ekitaldien lehen Hitzarmena negoziatzen ari garen sindikatuok 3 greba-egun deitu ditugu EAEko hiru lurraldeetan, hiru hiriburuetako...

Gasteizko lan-arloko epaitegiak baliogabe jo du Casa Primicia upategian aurkeztutako Aldi Baterako Lan-Erregulazio Espedientea

Hala, arrazoi eman dio auzia epaitegietara eraman zuen LAB sindikatuari. Gasteizko epaitegiak argitaratutako epaia irmoa bihurtu da. Epai horren bidez, Casa Primician aurkeztutako Aldi Baterako...

Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen Hitzarmenaren aurreakordioa sinatuko dugu, langileen gehiengo zabalaren babesa jaso ondoren

Sektoreko enpresetan egindako langileen batzarren ondoren, langileen gehiengo zabal batek patronalak aurkeztutako Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen Hitzarmenerako proposamena babestea erabaki du. Horrenbestez, LABek...