2026-03-20
HomeIndustriaMetalgintzaFVEM Aldi Baterako Laneko Enpresa bihurtu da

FVEM Aldi Baterako Laneko Enpresa bihurtu da

LAB sindikatua Federación Vizcaina de Empresas del Metaleko egoitzaren aurrean protesta egin du gaur Aldi Baterako Laneko Enpresa (ABLE) modura jardungo duela salatzeko.

PREKARIETATEARIK EZ! BIZKAIKO METALEKO HITZARMENA ORAIN!

Dagoeneko gauza ezaguna da FVEMek lan erreformaren aldeko apustu argia egin duela Bizkaiko metaleko langileen lan baldintzak okertzeko asmo bakarrarekin. Argi eta garbi adierazi ziguten hori gaizki izendatutako negoziazio mahaia delako horretan. Orain legedia bere alde daukatela gogorarazi ziguten eta etekina atera nahi dute. Langileontzat prekarietatea eta pobrezia besterik ez dizkigute eskaintzen. Baina hau gauza jakina den arren, orain FVEM, aurreko guztia nahikoa ez balitz, egoera horretaz baliatu nahi da bereak ez diren funtzioak bereganatzeko. Honela jakin genuen prentsaren bidez, ABLE moduko bat bilakaturik, langileak zuzenduko dituztela enpresetara, azken hauek izan ditzaketen beharrak asetzeko. Beren erabakiekin langabezia sortzen duten horiexek gero beren ondorioak kudeatu nahi dituzte. Patronalari ez dagokio hau egitea, bai ordea, hitzarmena negoziatzea, justu ukatzen digutena. Gainera, oso larritzat jotzen dugu patronalak kontratazioa kontrolatu nahi izatea. Hau da, patronalak berak kontrolatuko du ze langilek lan egin dezakeen eta nortzuk ez. Honek, ustez gainditutako garaietara eramaten gaitu berriro ere.

Begi bistan dago, beraz, FVEMi ez zaiola interesatzen prekarietatearekin bukatzea, ongi baidatorkio, erakunde gisa, bere negozioarekin jarraitzeko. Hau da tristeena, zuen aberastasuna herriaren miseria da. Baina LABek ez du utziko. Prekarietatearen aurkako borrokan eta bestelako lan harreman eredu baten alde jarraituko dugu. Hor kokatzen da, hain zuzen ere, gaurko mobilizazioa. Eta, bide horretan, ezinbesteko tresna da Bizkaiko metaleko hitzarmena.

Eusko Jaurlaritzaren eta gainontzeko sindikatuen ixiltasunaren gainetik, LABek langile guztientzat izango den metaleko hitzarmenaren alde tinko jarraituko du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.