2026-11-18
HomeEkintza SindikalaFCC Aqualia Loiuko langileak greban daude, lan baldintzen ekiparazioaren alde

FCC Aqualia Loiuko langileak greban daude, lan baldintzen ekiparazioaren alde

Bizkaiko hainbat herriri zerbitzua ematen dien FCC Aqualia Loiuko langileak greban daude. Bizkaiko Ur Partzuergoaren azpikontrata da FCC Aqualia Loiu, eta partzuergoak eta enpresak mugimendurik egin ezean, hilabete osoko iraupena izango du grebak.

Partzuergoak Bizkaiko lurraldea hiru lotetan banatuta dauka, herrialde osoari zerbitzua bermatzeko. Gainontzeko loteetako langileek Bizkaiko Eraikuntzako Hitzarmena dute, eta FCC Aqualia Loiukoek, aldiz, Ur Zikloaren Hitzarmen estatala. Ondorioz, bertako langileen lan baldintzak askoz ere okerragoak dira. Soldata taulak konparatuz gero %50eko aldea dago, gutxi gorabehera. Berdina gertatzen da aintzinatasunarekin, aldi baterako ezintasunekin, lizentziekin, jardunaldiarekin, plusekin, eta abar.

Orain, pleguak berriztu behar dira eta, horregatik, lan baldintzen ekiparazioa aldarrikatzen dute langileek. Izan ere, ez dute ulertzen partzuergoak lote horretako langileekiko duen jarrera diskriminatzailea. Egoera bidegabe horren aurrean antolatzeko eta borrokatzeko deia egiten du LABek, Bizkaiko Ur Partzuergoko gainerako azpikontratekin egin bezala, lan baldintzen ekiparazioaren eta zerbitzuaren publifikazioaren norabidean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lan eremuan indarkeria matxistaren aurkako konpromiso berriak orain!

Testuinguru ezegonkorra bizi dugu azaroaren 25 honetan, eta, hain zuzen horregatik, indarkeria matxistaren aurkako borrokak lehentasun izaten jarraitu behar du, baita lan eremuan ere. Faxismoaren eta eskuin erreakzionarioaren hedapenak arrisku handiak dakartza emakumeontzat*, eta, borrokaren bidez lortutako eskubideetako bakoitza jokoan dagoen honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da aurrera urratsak eman behar ditugula aldarrikatzea.

Salatzen dugu Correoseko bulegoak eta banaketa-unitateak gainezka daudela kontrataziorik egin ez delako

Posta bidezko botoa onartzeko azken eguna bihar izango da, eta LABen atal sindikalak salatu du bulegoak eta banaketa-unitateak gainezka daudela, hauteskunde-kanpainak eragindako jarduera-igoeraren eta kontratazio faltaren ondorioz. Egoera horrek agerian uzten du, beste behin ere, enpresaren aurreikuspen eta plangintza falta.

Salatzen dugu FVEMek Bizkaiko metalgintzako negoziazioa blokeatzen jarraitzen duela eta langileek eros-ahalmena gal dezaten dela bere asmoa

Patronalak eskasegia den soldata-proposamenari eusten dio eta malgutasun handiagoa eskatzen du, sektoreko 57.000 langile baino gehiagoren aldarrikapenei muzin eginez.