2026-03-13
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaEz dugu hezkuntza arloan aldaketarik espero Espainiako Gobernuan, Isabel Celaaren izendapenaren ondoren

Ez dugu hezkuntza arloan aldaketarik espero Espainiako Gobernuan, Isabel Celaaren izendapenaren ondoren

LOMCE legea bertan behera uztea eta Euskal Herriak hezkuntza arloan hartzen dituen erabakiak errespetatzea eskatu du sindikatuak.

Isabel Celaá aspaldiko ezaguna dugu EAEn hezkuntzan lanean gabiltzanontzat.

2010ean ezarritako murrizketak eta bestelako neurriak bere eskutik etorri ziren: soldata galerak, ordezkapenak betetzeko modu maltzurra, langileen gaixotasun aldiak ordaintzeko irizpide berriak… Eta gainera, hau guztia gehiengo sindikalari bizkar emanda egin zuen, gutxiengo sindikalarekin, CCOO eta UGTrekin akordioa sinatuz. Orduan berak hartutako erabaki horiek, ikasleen hezkuntza kalitatean eta enplegu suntsiketan eragin zuzena izan dute gaur arte.

Honetaz gain, EAEko Hezkuntzak zituen erronka nagusiei ez zien heldu: ez zuen hizkuntza ereduak gainditzeko planteamendurik egin; Espainiako Curriculuma EAEko ikastetxeetan inposatzeko ahaleginean jardun zuen; pedagogia berrikuntzan ez zen aldaketa esanguratsurik izan eta eskola komunitateak ez zuen autonomian sakontzeko aukerarik eduki. Finean, EAEko Hezkuntza Espainiakoaren segida hutsa izateko lan egin zuen.

Egin dituen azken adierazpenen harira, guk ere Euskal Herrian gure herriarentzako aukera berriak nahi eta behar ditugu hezkuntza arloan. LABen garbi dugu Euskal Herrian hezkuntza burujabetza behar dugula eta horretan lanean dihardugu, euskal eskola publiko eta komunitarioaren bidean. Isabel Celaá ezagutzen dugu eta ez dugu ukatzen gaitasun handiko emakumea denik, baina gaitasun horiek ez ditu Euskal Herriaren zerbitzura jarriko. Beraz, ez dugu erroko aldaketarik espero gobernu aldaketa honekin.

Lerro hauen bidez, gobernu honi bi eskari zehatz eta sinple egiten dizkiogu, beraien borondatea ekintzen bidez neurtzen joan gaitezen: guretzat erabat arrotza den LOMCE legea bertan behera utz dezala eta geure herriak hezkuntza arloan hartzen dituen erabakiak errespetatu ditzala.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zubietako Erraustegiko langileen lehenengo lanuztea eta manifestazioa

Gaur, martxoak 12, Zubietako erraustegiko langileen lehenengo lanuztea eta manifestazioa izan da, beraien lan baldintzak arautu behar dituen enpresa hitzarmena aldarrikatzeko. Aurreko astean eta proposamen...

LAB sindikatuak positiboki baloratu du Administrazioak erabaki izana EAEko espetxeetan ekainaren 1etik aurrera ez direla 24 ordutako txanda kateaketak onartuko

Erabaki hori azken urteetan LABek lan osasunaren eta atseden eskubidearen alde egindako etengabeko salaketen ondorio da. Sindikatuak azpimarratu du urteak behar izan direla espetxe eskumenak...

Hithium enpresa Nafarroara etortzea bertako industriarentzat eta sektoreko langileentzat berri gazi-gozoa da

2025ean Nafarroako industrian egondako enplegu suntsiketaren ondoren, bertze transnazional batek lekukoa hartzeak ez ditu herrialdeko eta bertako langileriaren beharrak asetuko. Pasa den urtean Nafarroako industriak...