2026-04-07
HomeIndustriaMetalgintzaEusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren jarrerak erraztu egin ditu Siemens-Gamesan iragarritako kaleratzeak

Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren jarrerak erraztu egin ditu Siemens-Gamesan iragarritako kaleratzeak

Atzo, Siemens-Gamesako Zuzendaritzak iragarri zuen 155 langile kaleratuko dituela Hego Euskal Herrian, horietako 48 Zamudioko lantegitik eta gainerakoak Nafarroako lantokietatik.

EAEko eta Nafarroako gobernuek duela egun batzuk adierazi zuten suertatuko zen eragina “txikiena” izango zela. Atzoko berria aditu ostean, orain, soinekoak urratu eta atzipetuak sentitzen direla diote. Guztiz eskandalagarria den egoera baten aurrean gaude.

Siemens-Gamesa enpresa ez dago krisialdian. Iaz, fakturazio eta mozkin errekorra izan zuen: 301 milioi euro. Gamesako akziodunek 1.047 milioi € baino gehiago banatu zuten beraien artean, Gamesa saldu izanaren ondorioz. Beraz, ez dago inongo arrazoirik Siemens-Gamesan inor kaleratzeko.

Tapia anderea, Urkullu jauna, Ayerdi jauna, Barkos anderea, zuek, Siemens Gamesa enpresaren bozeramailearenak eginez, haizea eman diezue enpresari, atzo jakinarazi zituzten kaleratzeak egin zezaten. Zuok erraztu dituzue lanetik bidaltzeak Siemens-Gamesan.

Eskatzen dizuegu, jendartean argi adieraz dezazuen, Siemens-Gamesan ezin daitekeela kaleratzerik justifikatu. Bestela, atzokoan esan zenutenak ez du zilegitasunik, ez eta sinesgarritasunik izango Siemens Gamesako langileentzat, ez eta jendartearentzat ere.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lehen alokairu greba egiteko kanpainari hasiera eman dio LABek, Alquiler Seguro higiezinak kudeatutako etxebizitzetako maizterrekin batera

Maizterren Sindikatuen Konfederazioarekin koordinatuta, LABek Alquiler Seguroren aurkako grebaren berri emango die higiezinak Hego Euskal Herrian dituen etxebizitzetako maizterrei, eta haien antolaketa sustatuko du....

[IRITZIA]: Kuba, duintasunez beteriko irla

Hemen duzue Koldo Saenz de Benito Nazioarteko Harremanetarako arduradunaren iritzi artikulua. Buenos Airesen 2003ko maiatzean emandako hitzaldi ezagun batean, Fidel Castrok adierazi zuen Kubak ez...

Palestinarekin elkartasuna adierazteko eta esku hartze inperialistak salatzeko mobilizatzeko deia egiten du LABek

LAB sindikatuak Global Sumud Flotillan ordezkari bat izanen duela adierazten du, eta blokeoa hausteko nahiz Palestinarekin elkartasuna adierazteko deituko diren mobilizazioak indartzera deitzen du. Munduan...