2025-12-16
HomeEkintza SindikalaEusko Jaurlaritzak patronalaren ordezkaritza neurtzeko sistema defintitu beharko luke

Eusko Jaurlaritzak patronalaren ordezkaritza neurtzeko sistema defintitu beharko luke

Gaur goizean Gipuzkoako Grafikagintzako Hitzarmenaren negoziazio mahaia osatzeko bilera egon da. Bertara, patronalaren aldetik, ADEGI eta GAREN agertu dira. Hika mika egon da bi patronalen artean, batak eta besteak duten ordezkaritza eta beraz hitzarmena negoziatzeko zilegitasunaren inguruan. Desadostasun honen ondorioz, negoziazio mahaia osatu gabe geratu da. Horrela, negoziazioaren hasiera epeak luzatu egiten dira langileen kaltetan. Honen aurrean LABek patronalaren ordezkaritza neurtzeko sistemaren bat behar dela aldarrikatzen du.

Sindikatuon aldetik, patronal biei eskatu diegu bakoitzak duen ordezkaritza maila akreditatu behar duela hurrengo bilera baina lehen.

CONFEBASKen barruan barnebiltzen diren patronalak, Adegi kasu, inoiz neurtua izan ez den ordezkaritzaz baliatzen dira negoziazio kolektiboa blokeatzeko eta atzo komunikabide batean agertutako moduan, diru publiko kopuru handiak eskuratzeko.

LABek denbora darama patronalaren ordezkaritza neurtzeko sistemaren bat behar dela aldarrikatzen. Jaurlaritzari ere eskatu izan diogu, behin baino gehiagotan. Hauek, noski, ez dute inolako urratsik eman orain arte eta ez dute emateko asmorik. EH Bilduk Legebiltzarrean eginiko galdera bati erantzunez, Angel Toña Sailburuak CONFEBASKen ordezkaritza ez pribatuan ez publikoan inork, omen, ez duela auzitan jarri esan du. Gezur biribila da hori, eta badaki horrela dela. Sindikatu abertzaleok askotan jarri dugu auzitan, patronalaren zati batek ere bai pribatuan eta orain modu publikoan ere bai, Garen enpresari elkarte berriak oso argi esan duen moduan.

Lan harremanetan gertatzen ari den guztiaren inguruan Jaurlaritza honek, jarrera berdina azaltzen du, behin eta berriz, CONFEBASKekin lerrokatzen da eta zilegitasun osoa ematen die.

Ezin da arazorik egongo ez balitz moduan jokatu. LABek ez du ontzat emango, patronalaren ordezkaritza neurtu gabe egotea, arazo berri bat bilakatzea negoziazio mahaietan. Bakoitzaren ordezkaritza neurtzea posiblea da. Sindikatuok, hauteskunde sindikaletan lorturiko ordezkaritzaren arabera negoziatzen dugu.

Eusko Jaurlaritzak CONFEBASK itsu itsuan babesteari utzi eta patronalaren ordezkaritza neurtzeko sistema defintitu beharko luke.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...