2024-04-26
HomeEkintza PolitikoaEuskal Presoen eskubideen eta konponbidearen aldeko mobilizazioak urriaren 4ean lantoki eta herrietan...

Euskal Presoen eskubideen eta konponbidearen aldeko mobilizazioak urriaren 4ean lantoki eta herrietan eta Manifestazio Nazionala urriaren 5ean Bilbon

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek deituta urriaren 4ean Herrira herri-mugimenduaren aurkako operazioa judizial, polizial eta mediatikoa arbuitzeko elkarretaratzeak egingo dira lantoki eta herrietan "Euskal presoen eskubideen eta konponbidearen alde" lelopean. Larunbatean, urriak 5, Alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozial ezberdinek deituta Manifestazio Nazionala izango da Bilbon, la Casillatik hasita, "Tantaz tanta Euskal Presoen alde. Una marea por los derechos de los y las presas vascas" aldarrikapenarekin. 

 

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dugu sindikatuok

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuok osatzen dugun intersindikalak irmoki salatu dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan.

Nafarroako Arartekoak Hezkuntzari gomendatu dio Lanbide Heziketan diharduten PTak ere “saritu” ditzala

LABek eskatuta, Patxi Verak zuzentzen duen erakundeak Hezkuntzari eskatu dio beharrezko neurriak har ditzala Lanbide Heziketako PTei ere aplikatzeko DBHra atxikita daudenek jasotzen duten soldataren %5,45eko osagarria.