2025-01-14
HomeUncategorizedEuskal Herriko zerbitzu publikoen kalitateko sistemaren alde bertan negoziatzeko eskubide aldarrikatzen du...

Euskal Herriko zerbitzu publikoen kalitateko sistemaren alde bertan negoziatzeko eskubide aldarrikatzen du LABek

Bertoko gehiengo sindikal eta sozialaren borondateari jaramon egin beharrean PNVk gobernatzen duen Jaurlaritza eta UPNk zuzentzen duen Nafar Gobernua, otzan otzan funtzio publikoan Madrildik inposatako murrizketa guztiak ezartzen ari dira. LABek bi gobernuei gure lan baldintzak bertoko ordezkaritza sindikalarekin etan inolako mugarik ezarri gabe negoziatu ditzatela eskatzen die. 

Euskal Herrian zerbitzu publikoen kalitateko sistemaren alde
Berton negoziatzeko eskubidea orain!

Irailaren 26an CCOO, UGT, CSIF, CIG eta ELAk parte hartu zuten Espainiar Estatuko Funtzio Publikoko negoziazio mahaia burutu zen Madrilen (LABek negoziazio marko hau euskal langileoi inposatuagatik printzipioz errefusatu egiten du).
Bilera horretan aurtengoan soldaten izozketa ezarriko zigutela, lanpostuen erreposizio tasa berriro ere hutsaren pare utzi eta ordezkapenen mugatzea ezarriko zigutela adierazi zieten sindikatu hauei.

Hurrengo egunean bilera horretan azaldutakoa Ministroen Kontseiluan onartu zuten eta Estatuko 2014ko Aurrekontuen Legearen Zirriborroan jaso zuten.

Honetaz gain, Estatuko 2014ko Aurrekontuek zerbitzu publikoen sistema kolokan jartzen duten bestelako neurriei ere eutsi egiten zaie: hala, medikamentuen berrordainketa mantendu egiten da, osasun sistemaren unibertsaltasun ezari ere eutsi, menpekotasun egoeran diren pertsonak zaintzeko sisteman berrordainketa handitu egiten da, justizia sistemaren berrondainketari eutsi, …

Bien bitartean Hego Euskal Herriko bi gobernu nagusiek, PNVk gobernatzen duen Jaurlaritza eta UPNk zuzentzen duen Nafar Gobernua, otzan otzan murrizketa guzti hauek ezartzen ari dira. Bertoko gehiengo sindikal eta sozialaren borondateari jaramon egin beharrean Espainiar Estatuak ezarritakoa betetzen dute gure borondatearen kontra. Marko juridikoak behartu egiten dituela erabiltzen dute aitzakiatzat, baina praktikan alde bakarrez neurri hauek aplikatzen dituzte eta egiten badute neurriok konpartitzen dituztelako baino ez da, bestela jaramon egin diezaiotela bertoko gehiengoak adierazitako borondateari eta borrokatu dezatela marko juridiko honek ezartzen dituen mugak gainditu eta negoziatzeko eskubidea eskuratu dezagun.

Alde horretatik salatu behar dugu PNV eta PSEk Jaurlaritzari egonkortasun instituzionala bermatzeko sinatu berria duten Itunak (zeina PPk ere gerora babestua izan den) Estatutik datozen aurrekontu hauekiko menpekotasunean sakontzea besterik ez duela ekarriko. Izan ere, gogoratu behar baita Itun hau sinatu aurretik PSEk lanaldia handitzea ekarri zuen dekretua atzera botatzeko legez besteko proposamen bat sustatu zuela Legebiltzarrean, eta PNVrekin sinatutako Itunean horrelakorik ez dela jasotzen, eta beraz, bere garaian oposizioan zela egindako eskakizun hori bazterrera bidali duela PSEk.

LABek aspaldi ohartarazia du gure lan baldintzak negoziatzeko aukerarik eskuratu nahi badugu, eta gure zerbitzu publikoen sistema propioa eraiki nahi badugu halabeharrez herri bezala burujabetza ekonomikoaren bidean aurrera egin behar dugula. Euskal Herrian gehiengo sozial eta sindikal oso bat dago norabide honetan urratsak emateko prest. Zeren zain daude Jaurlaritza eta Nafar Gobernua?

Zoritxarrez bai PNVk baita UPNk ere, langileokin ez negoziatzeko alde bakarreko inposizioak darabiltzaten bitartean, Espainiar Gobernuarekin akordio bilateralak egiteko prestutasuna azaltzen dute.

Bada, hautu hori egiten duten bitartean, LABek gobernu hauekiko konfrontazioa besterik ez du artikulatuko, eta hala, negoziazio mahaiak guretzat konfrontaziorako gune baino ez dira izango. Bertoko gobernuei gauza oso sinple bat exijitzen diegu: gure lan baldintzak negoziatu ditzatela bertoko ordezkaritza sindikalarekin eta inolako mugapenik aldez aurretik ezarri gabe, horretarako lehen-lehenik indarrean beharko luketen eta betetzen ari ez diren hitzarmenen eduki guztiak bere horretan bete ditzatela exijituko diegu.
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Inoiz baino indar gehiagorekin eta bere ikurra berrituta helduko da LAB Biltzar Arteko Batzarrera

Borrokak artikulatu, agenda politikoan eragin eta eredu sindikala berritzeko gaitasuna nabarmendu ditu Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak. 50.000 afiliatuen langa gainditu eta Hego Euskal Herriko bigarren sindikatu bilakatu da, %19,6ko ordezkaritzarekin.

Dei egiten dugu bihar Sarek Bilbon deitu duen mobilizazioan parte hartzera

Euskal Herriak gatazkaren konponbide bidezko eta demokratikoa behar duela uste dugu LABen. Honekin lotuta, preso, iheslari eta deportatuek behingoz etxean egon behar dutela ere uste dugu, horixe baita bakerantz eta elkarbizitza bidezko eta demokratikorantz aurrera egiteko bidea.