Arlo sozioekonomikotik Euskal Herriaren nazio garapenean lagungarri zaizkion edukiak landu eta eskaintzea. Horixe da 20 urte bete dituen Gaindegia behategi sozioekonomikoak bere buruari esleitutako helburu nagusia. 2004. urtean sortu eta bi hamarkadatan sektore zein lurraldeetako errealitatea ezagutarazteko, hala nola ekonomia zein jendarte alorrean, eta herri gisa garatzearen beharra azaleratzeko eragile aktiboa izan da LAB sindikatuarentzat.
Gaur, Donostiako Tabakaleran ekitaldia antolatu du behategiak. Urtemuga baliatu dugu garai ezberdinetan Gaindegian parte hartu edota elkarlanean arituriko LAB sindikatuko hainbat kideri 20 urteotako ibilbideaz galdetzeko.
LABeko idazkari nagusi zelarik, 2004n Gaindegiaren sorreran parte hartu zuen Rafa Diezek. Bi helburu nagusirekin ekin zioten, “batetik, edozein estatuk bezala Euskal Herriko argazki sozioekonomikoa izatea, hedatzea eta barneratzea. Eta, bestetik, adierazle ekonomiko nagusi haien inguruko hausnarketa esparruak sortzea, gure nazioaren erronka estrategikoekiko kultur analitiko-propositiboa sustatuzā.
Txomin Lorcak ere hurbiletik bizi izan zituen Gaindegiaren hastapenak: āEuskal Herriaren eraikuntza nazionalari bultzada emango zion erreferentziazko tresna sortzea zen helburua, garapen eredu propio baten aldeko proposamen zein ekimenak sustatuzā. Gaindegiaren sorrera behar objektibo batetik eratorri zela gaineratu du Lorcak āadierazle ekonomiko zein soziolaboralak behar genituen, eraiki nahi genuen nazioaren errealitatea eta espektatiba sozioekonomikoak ezagutzekoā.
Pasatu da denbora eta hamaika ekimen zein elkarlan martxan izan da geroztiz. Gaindegiak egindakoa balioan jarriz gogoeta utzi digu GarbiƱe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorrak. āEuskal Herriaren askapen nazional eta sozialarekin konprometituak gaude. Euskal Estatu baten eraikuntzaren aldeko lanean murgilduak gaude eta LABentzat funtsezkoa da Gaindegiak egiten duen lana. Nabarmena da esparru soziolaboral edota esparru sozioekonomiko burujabe bat ez izateak langileen erabaki ahalmena urratzen duela; hainbat neurri, estatuetatik inposatzen zaizkigu eta ez hori bakarrik, estatu egiturak ez izateak datu sozioekonomikoak eskuratzea zaildu egiten duā.
LABek 2000an sindikatu nazional bilakatzeko jauzia egin zuen, eta Gaindegiak ere ikuspegi nazionalarekin dihardu. “Euskal Herria irudikatzen laguntzen du eta bertako errealitate sozioekonomiko anitza ezagutzera emateko bitartekoa daā dio Aranburuk. āAzterketak ez dira neutroak izaten eta nolakotasunean ere jarri nahiko nuke arreta. Langileon errealitate zehatz eta ez interesatua datuez janzten, garapen ereduak dituen indargune zein ahulguneak azaleratzen edo lurralde eta eskualde desberdinen arteko desorekak mahai gaineratzeko egiten duen ahalegina ere azpimarratzekoa daā, gaineratu du.
Ideia beretik doa Oihana Lopetegiren ondorioa ere. Haren hitzetan, “Gaindegiak Euskal Herriaren errealitatea ulertzeko tresna eskaini dio langileriari”. Errealitatea eraldatzeko, lehenik ongi ezagutzeak duen garrantzia azpimarratu du: “Langileok bultzatu nahi dugun eraldaketa gauzatzeko ezinbestekoak dira etxebizitza datuak, langabeziari zein ekonomia ehunari dagozkionak, edota pobrezia tasa, eskualdeetako datuak… euskal langileriaren esku eta erabilgarri jartzea. Gaindegiak hori guztia eman digu, Euskal Herria ulertzeko bitarteko bat, beste inork egin ez duen bezala, gainera, nazio ikuspegi osoa barnebilduzā.
Zorion Ortigosak ere ongi ezagutzen du Gaindegiaren ekarpena. āAukera eman digu begiratzeko, ulertzeko, aztertzeko eta hausnartzeko. Uste batzuk berretsi eta beste batzuk baztertzeko, konturatzeraino zenbateraino lausotzen den Euskal Herria bi estatuen itzalpeanā adierazi du. Estatu propioa aldarrikatu du, āmunduko estatu guztiek bezala, gure erabaki eta bide propioak hartzea, geure egitura sozioekonomikoa bertako erronka eta beharren arabera antolatu ahal izatekoā.
EƱaut Aramendirentzat, Gaindegia “Euskal Herri osoaren aldeko ezagutza, eragiletza eta saretzea sustatu duen Behategia” da bereziki. Haren hitzetan, āLapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoaren aitortza instituzional politiko edota sozial eskasak, hiru lurraldeak Frantziako mapan disolbatzen dituā. Eta horri aurre egiteko tresna eraginkorra izan da Gaindegia: āSantiago zubiaren bi aldeak nazio bakarra garela ikusarazteko tresna daā.
Aurrera begira jarrita, etorkizuneko erronkei heldu die Edurne LarraƱagak. Haren esanetan, āGaindegiaren erronkak Euskal Herriak parez pare dituen berberak direlakoan nago, izan lan merkatuaren prekarizazio prozesua, zaintza krisia, egoera zaurgarrien ugaritzea, larrialdi klimatikoa… zertan diren ezagutu behar dugu, langile guztientzat eredu hobe baterantz urratsak ematekoā. Bide horretan, gogorarazi du disziplina arteko eta lurralde anitzetako Batzorde Zientifikoa martxan jarri dagoela, “adierazle galeria eguneratu eta azterketen norabidea zehaztekoā.
Beste hainbeste urtez, Euskal Herriaren eraikuntzan aktibo izatea opa diogu Gaindegiari.