2026-11-16
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaEuskal Herriak kanpo injerentzia eta interbentzioei ez, ez Venezuelan ezta inon...

Euskal Herriak kanpo injerentzia eta interbentzioei ez, ez Venezuelan ezta inon ere

LAB sindikatuak Venezuelako Errepublika Bolivariarrean azken orduetan emandako estatu kolpe saiakerak sortutako egoeraz bere kezka erakutsi nahi du, eta aldi berean, estatu kolpe saiakera gogor gaitzesten du.

Kanpo esku-hartzeak muturreko egoera batera eraman du Venezuela eta gerra eskalada arriskutsu bat emango direnaren zantzuak ikusi ditugu.

LAB sindikatua iraultza bolibartarraren defentsan berresten da, eta gure babesa adie Uruguay, Mexiko, Bolivia eta Karibeko 14 herrialdeek elkarrizketaren eta bakearen alde egiten ari diren esfortzuari adierazi nahi diogu.

Gure espazio eta roletatik, eskualdean eta munduan bakea helburu duten elkarrizketa eta negoziazio politikoei lagunduko diegu eta atzerriko esku-hartze militarra saihesteko eta salatzeko gure konpromisoa erakusten dugu.

Venezuelaren subiranotasunaren, bere gobernuaren eta bere instituzioak errespetatzeko deia luzatzen dugu eta, era berean, hainbat alditan adierazitako herriaren borondatea errespetatzea.

Venezuela Aurrera! ¡No al golpe!
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mobilizaziorako deia egin dugu, Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoelako

Hamar hilabete baino gehiagoko negoziazioaren ostean, LAB, ELA eta ESK sindikatuok aurrerapausorik ez dagoela salatu dugu, eta abenduan bi elkarretaratze eta 2027an balizko grebak iragarri ditugu, Gizardatz patronalak aldarrikapenak aintzat hartzen ez baditu.

Arabako metala borrokan: negoziazioa orain!

LAB, ELA, CCOO, eta UGT sindikatuok, Arabako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio batzordeko kideok, plataforma bateratu bat aurkeztu dugu SEAren aitzakia guztiak saihesteko eta, behingoz, sektoreko pertsonek behar duten eta merezi duten hitzarmena negoziatzera esertzeko. SEAk, ordea, entzungor egin die langileei eta ez du hartu nahi izan sindikatuek egindako plataforma bateratua

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.