2026-02-02
HomeIpar HegoaHaritikEuskal fiskalitatearen azterketa (2004)

Euskal fiskalitatearen azterketa (2004)

Txostenak Nafarroa zein EAEko gobernuak garatzen ari diren zerga-politikak aztertzen ditu. Egun soldatapeko lanak, aitortutako errenten %80 osatzen duela esan dezakegu. Zentzu honetan, adierazgarria da txosten honek biltzen dituen grafikoetan dauden datuei begiratzea. Honela, jatorriaren araberako aitortutako batez besteko errentak, konpara daitezke. Bestalde, hamabosten Europar Batasunean (EB-15) presio fiskal orokorra 2001. urtean BPG-ren %41 zen, hau da, Hego Euskal Herrian baino 9,4 puntu inguru altuagoa. Burutu beharko litzatekeen zerga-politika, gaur egun bultzatzen ari den kontrakoa da, hain zuzen. Beharrezkoa da egungo legeria erregresiboa desegitea eta txosten honen amaierako atalean ondorio gisa zehazten diren gakoetan legeak egitea.

 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/02_Euskal%20fiskalitatearen%20azterketa%20%282004%29.pdf,350,465,link{/edocs}Euskaraz
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/02_An%C3%A1lisis%20de%20la%20fiscalidad%20vasca%20%282004%29.%20.pdf,350,465,link{/edocs}castellano

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...