2026-02-02
HomeNazioartea IdazkaritzaHitzaldiakEuskal borroka sindikala hizpide Italian

Euskal borroka sindikala hizpide Italian

Krisiaren aurka eta lan merkatuaren erreformen aurka hainbat ekimen ari dira burutzen Italian eta horiek areagotu egin dira Europako instituzioetatik inposatutako Montiren gobernuaren neurri ultraneoliberalak ezartzen hasi direnetik. Euskal Herrian burutzen ari garen borroka sindikala eredutzat daukate Italiako hainbat lekutan eta horren berri emateko hitzaldiak antolatu ditu Napolin hilaren 17an eta Milanon 19an Italiako Euskal Herrriaren Lagunak sareak (EHL).
LABen izenean sindikatuko Nazioarteko Idazkaritzako kide den Jon Etxebarria joan da Italiara euskal borroka sindikalaren gainean hitz egiteko.

Napoliko ekimenak Comitato "No Debito", Clash City Workers eta Collettivo Autorganizzato Universitario antolakundeekin batera antolatu du EHLak. Hiriguneko unibertsitatean egin da hitzaldia, Università Orientalen, eta ehun lagun bertaratu dira. Horien artean ikasle batzuk egon dira, baina, batez ere, langile eta langile kaleratuak hurbildu dira: kinka larrian dagoen ontziolako langileak, abenduan itxi berri duten autobusak ekoizten zituen FIATen zati den Irisbus (lehengo IVECO) lantegiko langile kaleratuak, irakaskuntzako eta garraio sektoreko delegatuak eta trenak eta aeronautikarako elementuak ekoizten dituen FINMECCANICA enpresa publikoko langileak eta langile kaleratuak, etab.

Milanoko hitzaldia Vitoria zentro sozial autogestionatuan antolatu dute eta hitzaldia entzutera 75 lagun joan dira eta oso parte-hartzailea izan da. Ekimenaren aurretik, LABeko ordezkaria logistika enpresa handi baterako lan egiten duten langile kaleratuekin bildu da.

Bi hitzaldietan langile borroka antolatuaren beharra azpimarratu du LABeko ordezkariak, eta herri langile bezala aurrera egiteko indar metaketa ezinbestekoa dela. LABen borroka eredua azaldu eta euskal herri langileak murrizketei emandako eta emango diren erantzun zabalen berri eman du (3 greba orokorrak, dekalogoa, mobilizazioak) LABeko kideak. Hitzaldiak oso parte-hartzaileak izan dira, galdera asko egin dituzte LABen borrokari buruz eta euskal askapen prozesuari buruz. Azkenik, hitzaldietan sortutako debateetan Europa mailan langile borroka hobeto artikulatzearen beharra agerian geratu da kapitalismoari benetan aurre egiteko alternatiba sortu ahal izateko. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...