2026-02-01
HomeEkintza SindikalaEtxeko langileentzako hitzarmen duinaren premia azpimarratu dugu Madrilen

Etxeko langileentzako hitzarmen duinaren premia azpimarratu dugu Madrilen

LAB sindikatutik, joan den uztailaren 10ean, Oxfam Intermonek antolatutako etxeko langileen lan-baldintzei buruzko jardunaldietan parte hartu genuen, estatu mailako 18 erakunderekin batera.

Yolanda DĆ­az Estatuko Lan ministroak eta Pilar Cancela Migrazioen Estatu idazkariak beren balorazioa egin zuten, kudeaketa onaren adibidetzat jarri zutelarik. Hala ere, guretzat balorazio horrek ez du funtsik, eta konpromiso falta agerikoa da, nahiz eta Lan ministroak iragarri datorren abuztuaren 4an argitaratuko dela laneko osasunaren eta lan-arriskuen prebentzioaren araua; bi urte igaro behar izan dira une hau iristeko.

Etxeko langileen erakundeetako eta LAB sindikatuko ordezkariok adierazi dugu eskubide asko falta zaizkigula lortzeko, eta borrokan jarraituko dugula geure esparruetatik, harik eta langileen arteko berdintasuna errealitate izan arte eta Espainiako Estatuan erregularizazioak pertsona migratu askori beren baldintza soziolaboralak hobetzeko aukera eman arte.

Guk, atal sindikaletik, argi utzi dugu negoziazio kolektiborako eskubidea ez dela gobernu baten eta bestearen borondate politikoko gai bat izan behar, justiziara jo behar izatea eta epai batengatik epe luze bat itxaron behar izatea LAB sindikatuak etxeko langileentzako hitzarmen kolektibo propio bat lortzeko defendatzen duenaren zati bat dela, eta osagai feministak, arrazakeriaren aurkakoak eta, batez ere, emakumeekin eta are gehiago emakume migratu eta arrazializatuekin dugun zor historikoaz jabetzen diren legeak premiazkoak direla.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...