2026-03-19
HomeEtxe kaleratzeakEtxe kaleratze bakar bat ere erantzunik gabe

Etxe kaleratze bakar bat ere erantzunik gabe

Etxebizitzarako eskubidea behin eta berriz zapalduta dago gure herrian. Prekarietatea eta etxebizitzaren ukazioaren bidez botere ekonomikoek ez dute inongo erreparorik langileon bizitza txikitzeko. Instituzioak ere sentiberatasun falta onartezina erakusten ari dira erantzunak eta alternatibak emateko orduan jendea etxebizitzarik gabe gera ez dadin.
Etxebizitzarako eskubidea behin eta berriz zapalduta dago gure herrian. Prekarietatea eta etxebizitzaren ukazioaren bidez botere ekonomikoek ez dute inongo erreparorik langileon bizitza txikitzeko. Instituzioak ere sentiberatasun falta onartezina erakusten ari dira erantzunak eta alternatibak emateko orduan jendea etxebizitzarik gabe gera ez dadin.

Etxe kaleratzeek bere horretan jarraitzen dute. Oraingoan banketxeek koprotagonista bikainak aurkitu dituzte: Iruñea eta Gasteizko Gobernuak eta alokairurako sozietate publikoak. Nafarroako Gobernuak bizkarra ematen dio etxebizitzarako eskubidea bermatzeko Parlamentuak onartutakoari. Eusko Jaurlaritzak onartu du aurten ez duela beteko etxebizitza berrien %25a alokairu sozialerako izanen direla, 2014ko aurrekontuetan konprometitu bezala. Etxebiztzaren legearen tramitazioa Gasteizko Parlamentuan adibide ezin hobea da PNVren trabak eta gogo falta urgentziaz heltzeko etxebitzarako eskubideari. Bitartean, jendea kale gorrira gupidarik gabe botatzen dute, instituzioen aldetik inolako apoiorik gabe Antsoainen bezalaxe.

LAB sindikatuak dei egiten du mobilizazioetan parte hartzera, gure elkartasuna erakustera kolpatuak direnekiko, etxe kaleratze bat gehiago ez onartzera, instituzioen gaineko presioa areagotzera banketxe eta sektore inmobiliarioen mesedetan egon ez daitezen, eta alokairu soziala lehentasuna izan dadin une latz hauetan.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.