2026-11-03
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaESKUBIDE SOZIALAK ORAIN! ¡TENEMOS ALTERNATIVAS!

ESKUBIDE SOZIALAK ORAIN! ¡TENEMOS ALTERNATIVAS!

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak aldaketa sozialaren alde dagoen orori larunbat honetan, hilak 14, Bilbon eta Iruñean izango diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Kartatik 16 puntuko Programa Soziala eratu berri dugu Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiek aukera berdintasunasunean oinarritutako bizi baldintza duinak izan ditzagun. Gaurdanik eremu instituzionaletik abian jarri beharreko neurriak dira denak, eta hori aldarrikatuko dugu martxoaren 14an. Euskal Herria da euskal herritarron eskubideak bermatzeko subjetu burujabea eta alternatiba hor kokatzen da.

Manifestazioaren ezaugarritzeari dagokionez, koloretsua eta alaia izatea nahi dugu. Koloretako pankartak eramango ditugu, eredu sozial berriaren ardatzak irudikatuz, eta ardatz bakoitzean inplikaturik dauden protagonistek eramango dituzte.

BILBO


Gorria
: langile mugimendua.

Lila
Mugimendu feminista

Laranja
Gazte eta ikasle mugimendua

Horia
Bazterketa sozialaren kontra, etxebizitzaren alde, banka eta transnazionalen diktadurari aurre egin.

Berdea 
Lurraren defentsarako plataforma eta kolektiboak.

Urdina
Hizkuntza, hezkuntza eta kultura eskubideak.

Urdin argia
Pentsiodunak, osasuna, aniztasun funtzionala.

Kolore–anitza
Aniztasun sexuala, LGTB eskubideak.





IRUÑEA


Gorria
: Sindikatuak. Borrokan diren langileak.

Lila: Mugimendu feminista.

Laranja
Gazte Mugimendua, ikasleak.

Horia
Bazterketa sozialaren kontra, etxebizitzaren alde, banka eta trasnazionalen diktadurari aurre egin.

Berdea
Lurraren defentsarako plataforma eta kolektiboak.

Berde argia
Osasuna, desgaitasunak eta behar bereziak dituzten kolektiboak.

Urdina
Hezkuntza, hizkuntza eskubideak eta Kultura.

Urdin argia
Pentsiodunak.

Txuria
Oroimena, gardentasuna eta askatasunak

Kolore–anitza
Sexu aniztasuna, LGTB eskubideak.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioko plantillak bertan behera utzi ditu greba eta mobilizazioak, Osasun Departamentuak jakinarazitako aurrerapausoak direla-eta

Joan den ostegunetik, gure hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren inguruan Osasun Departamentutik jakinarazi zizkiguten aurrerapausoak eta albisteak ezagutu ondoren, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko langileok erabaki dugu garatzen ari ginen greba eta mobilizazioak bertan behera uztea.

Udaltzain batzuk Intxaurrondon jasotako formakuntza ikertzeko eta berriro halakorik ez dadin gertatu eskatzen dugu

Gipuzkoako hainbat udaltzaingotako agenteek Intxaurrondoko kuartel nagusian, Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitzan, egindako prestakuntza-ikastaro batean parte hartu izana salatzen dugu.

Etxebizitzarako eskubidea bermatu dadin, hiru eraldaketa eta sei ekintza lerro proposatu ditugu

Etxebizitza langileen eta herritarren beharren arabera antolatzeko, parke publikoa ardatz duen planifikazioa egin behar da; etxebizitza politiketan eman beharreko eraldaketak kapitalaren irabazi espekulatiboen bidez ordaindu behar dira; eta, jarduera espekulatiboak debekatuz, negoziorako erabiltzen diren etxebizitzak berreskuratu behar dira.