2026-02-03
HomeZerbitzu PribatuakBankaEskandalua dira Banco Santanderrek iragarritako kaleratze eta bulegoen itxierak

Eskandalua dira Banco Santanderrek iragarritako kaleratze eta bulegoen itxierak


Banco Santanderrek langileak kaleratu eta Zerbitzu Zentralak murriztuko ditu. Guztia “krisiari” aurre egiteko, egoera ekonomikoarengatik eta kostuen igoeragatik. Banku honek 5.966 milioi euro irabazi zituen iaz, 2014an baino %3 gehiago.
Eskandalua da milaka pertsona langabeziara, pobrezia edo etxerik gabe gelditzera eraman dituzten krisia sortu dutenek, krisia berbera jartzea aitzakia moduan are langile gehiago kaleratzeko.

Hori gertatzen den bitartean, Banco Santanderrek milaka milioi irabazten jarraitzen du urtero, gero eta irabazi gehiago poltsikoratuz, beste banku handien antzera. Hor dugu Ana Botin bankuko presidentearen kasua. 9,8 miloi poltsikoratu zituen iaz, 7,49 milioi ordainsaritan eta 2,3 pentsio planean. Aurreko urtean baino %10 gehiago irabazi zuen.

Berriro erakusten da pertsonek oso gutxi axola diogula bankari. Nahiago dute enplegua suntsitu eta bezeroak zigortzea. Euren irabaziak baino ez dituzte buruan. Estatu espainiarreko iragarpen berri honek argi erakusten du eurak direla agintzen dutenak.

Langileen kontrako eraso berri hau salatu beharra dugu. Era berean, burujabetza eskatu behar dugu Euskal Herriarentzat, horrela hemen erabaki ahal izateko. Horrelakoak galaraziko dituen Lan Harremanetarako Esparru Propioa behar dugu. Banka, dagokion neurriko ekarpena egitera beharko duena, beste enpresari eta aberatsekin batera. Bidezkoagoa eta herritarren beharren araberakoa izango den aberastasunaren banaketa behar dugu.

Banco Santanderren neurriek erakusten dute krisi honen erantzuleetako bat izateaz gain, ez duela zalantzarik bere aitzakiapean langileen lepotik are gehiago irabazten jarraitzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...