2025-12-17
HomeHerriak du hitza eta erabakiaErabakitzeko eskubideraren alde azaroaren 9an kalera!

Erabakitzeko eskubideraren alde azaroaren 9an kalera!

Igande honetan, azaroak 9, Kataluniako galdeketa egunean, Hego Euskal Herriko hiriburuetan deitu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen die LAB sindikatuak euskal langile eta herritar guztiei.

 Ekitaldi bateratua azaroaren 9an Iruñean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko
 Azaroak 8 Donostia: Langileok ere erabakitzeko eskubidearen alde mosaiko erraldoira!

Erabakitzeko eskubidearen defentsan kalera ateratzeko unea dugu, Espainiako Gobernuaren ezezkoari aurre egiteko, Kataluniarekiko elkartasunez, baita gure herriaren erabakitzeko eskubidearen defentsan ere. Horregatik, igande honetan, azaroak 9, Kataluniako galdeketa egunean, Hego Euskal Herriko hiriburuetan deitu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen die LAB sindikatuak euskal langile eta herritar guztiei.

Herritarroi erabakitzeko eskubidea ukatzea oinarrizko eskubide zibil eta politikoak urratzea da. Eta hori da gordintasun osoz espainiar Gobernua egiten ari dena, herritarron oinarrizko eskubideen aitortzan oinarrituko den prozesu adostu orori ateak ixtea, alegia.

Estatu erreformaren testuinguran kokatzen dira Madrilen erabakiak. Birzentralizazio eta uniformizazio prozesua burura eramateko neurriak dira Espainiatik ezartzen ari direnak. Estatuan dauzkan arazo nagusi bi estali nahi dituzte: batetik, lurralde ereduaren krisia berriro ere ixten saiatzen ari dira Estatuaren batasuna auzitan ipini barik, eta bestetik, guztiz usteldurik dagoen sistemaren baitan sorturiko krisi politiko-instituzionala itxi behar dute, aurpegi garbiketa egiteko. Espainiar Estatuaren izaera antidemokratikoa agerian geratu da, korapiloa galdeketa prozesuan egiteko aukeran bertan kokatuz.

Kataluniako galdeketa prozesua mugarri izango da. Estatuak ezetzaren gainean eraikitako horma gaindituko duen herri ariketa da kataluniarrak egiten ari direna; prozesuaren oinarri eta motore da herri aktibazioa, eta ez dago gobernurik abian den herria geratuko duenik.

Oinarrizko eskubide zibil eta politikoen kontrako erasoei erantzuteko adostasunak lortu behar ditugu, baita Euskal Herrian ere. Momentua da euskal eragileon aldetik erantzun bateratuak emateko, egin beharreko urratsak eztabaidatu eta adosteko. Egoerak eta gure herriak eskatzen duen mailan kokatzeko ardura dugu eragileok, ezin dugu begirale hutsak izan.

Herrien erabakitzeko eskubidearen aldeko gure erabateko konpromisoa eta inplikazioa adierazten dugu LABetik, eta igandean ere, hor izango gara, kalean, erabakitzeko eskubidearen alde.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.