2024-04-26
HomeIndustriaMetalgintzaEnpresa hiltzera eraman nahi dutela salatu dute TS Fundicioneseko langileek

Enpresa hiltzera eraman nahi dutela salatu dute TS Fundicioneseko langileek

TS Fundiciones enpresako langileek zuzendaritzatik enpresa bideragarritasunaren baitan duela urte bete sinatutako akordioa ez dela betetzen ari salatu dute. Langileak kezkaturik azaldu dira lantegiko lana beste enpresetara desbideratzen ari dela ikusik eta astearte honetarako zuzendaritzak bideragarritasun plangintza berria aurkezteko deitutako batzarraren aurrean. 

TS FUNDICIONES hiltzera eraman nahi dute!
Prentsaurrekoaren edukiak

Urte asko daramatzagu etengabeko borrokan.
Behin eta berriz kolpatu gaituzte eta behin eta berriz altxatu. Garai gogorrak bizi izan ditu Euskal Herriko langileriak, eta batez ere Urola eskualdeko langileriak. Kapitalismo gordinak sorturiko krisiak, ikaragarrizko kalteak eragin ditu, guk lan eta bizi dugun eskualdean. Corrugados, Azkue eta konpainia, Grumal eta isilean desagertzen eta sufufritzen hari diren beste enpresa asko esaterako. Eta nola ez, guk lan egiten dugun TS Fundiciones-en.

Ondo bete dituzte lanak enpresari eta politikari ustelek, beraien poltsikoak ondo babestu eta langileenak hustu eta xurgatuaz!
TS-eko langileok, ahal dugun bezala erantzun diogu behin eta berriz etorritako enbata kolpeei. Eta prest gara etorriko diren kolpe berriei ere eusteko!

TS Fundicionesen azken hiru urtetan emandako kaleratzeen ondorioz, 330 langile izatetik 145 langile izatera pasa gara.
Nahiz eta ezin bizi atzera begira, enpresa bideragarritasunaren baitan duela urte bete bi alderdien arteko akordio bat sinatu genuen, nahiz eta akordio hau lortzeko borroka oso latza izan zen.

Akordioak akordio eta hitzak hitz momentu berezi batera iritsi gara, non konturatu garen, enpresak ez duela akordioa betetzeko inongo asmorik, baizik eta guztiz kontrakoa.

Akordio honen ondoren enpresaren eraso berriak etorri ziren: ikaragarrizko EREa, langileenganako humilazioak, gestio eza eta enpresa ondoratze bidean jartzeko erabaki eta neurri ugari.

Langileok azken urteetan zehar sufrimendu ugari paiaratu dugu zuzendaritzak hartutako neurrien ondorioz. Kaleratzeak, soldata beherapenak, EREak, urteko lanaldia aurreratu, larunbatetan lanera etortzera behartuaz, oporretan lana egiteko txantaia eginez, hiru hilabetez EREan egonda, beldurra eta izua erabiliz nahi dutena lortzeko.

Gezurra bat bestearen atzetik! Eta orain enpresaren sakeoa! Hustutzea!
Egoera tamalgarri honetara, beraiek sortu duten zor piloak eta gestio eskasak bultzatu gaitu! Are gehiago, gure kezka da enpresa honi ez zaiola TSren etorkizuna interesatzen.

Orain guk egiten dugun lana eta lana egiteko erabiltzen ditugun bitartekoak -moldeak- beste enpresa batzutara eramaten ari dira. Bai akzionisten lantokietara -Wec- bai eta beste lantoki batzuetara ere. Lantokia hustutzen ari dira!!
Hau al da mahai gainean daukagun etorkizuna?
Aitortu behar dugu egoera ondo prestatu dutela langileei txantaia eta beldurra sartu eta mehatxu gehiago mahai gainean ipintzeko.

– Zein da gure etorkizuna?
– Non dago hainbeste lanek emandako dirua?
– Zertarako balio dute langileok egin behar izan ditugun sakrifizio guztiak?

Sorazu, Aizpurua, Sagarzasu, Oreja ZUEK ZARETA ERRUDUNAK!
TSko langileok beti egin dugu gure lantokiaren alde. Baina gure enpresaren alde egitea ez da kaleratzeak eta humilazioak onartzea!
TSko langileok eman dugu urtetan zehar eman beharreko guztia.

Utzi pakean TSko langileria! Hori da eskatzen dugun bakarra!

TSren alde egiteko prest gaude baina ez gure eskubideak zanpatuaz. Badago adostutako akordio bat enpresa bideragarritasunaren baitan eta hori errespetatzea exijitzen dugu!

SORAZU, SAGARZASU, AIZPURUA, OREJA…
ZUEN ABERASTASUNA TSeko LANGILEEN MISERIA!
Akzioniodunak, Zuzendaritza! Prest al zaudete enpresa aurrera ateratzera, langileen oinarrizko eskubideak zanpatu gabe?

Hala bada, langileriaren esku garbia eta esfortzua beti zabalik edukiko duzue!
Gora TSeko langileria! Gora Urolako langileria! Gora EHko langileria eta beraien duintasuna!

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dugu sindikatuok

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuok osatzen dugun intersindikalak irmoki salatu dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan.

Nafarroako Arartekoak Hezkuntzari gomendatu dio Lanbide Heziketan diharduten PTak ere “saritu” ditzala

LABek eskatuta, Patxi Verak zuzentzen duen erakundeak Hezkuntzari eskatu dio beharrezko neurriak har ditzala Lanbide Heziketako PTei ere aplikatzeko DBHra atxikita daudenek jasotzen duten soldataren %5,45eko osagarria.