2026-03-19
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaEnpleguaren prekarizazioa eta suntsipena Santurtziko udaletxean

Enpleguaren prekarizazioa eta suntsipena Santurtziko udaletxean

LABek Santurtziko udalerako lan egiten duten pertsonen eskubideak eta lanpostuak berma ditzala eskatzeko eta kalitatezko udal zerbitzu publikoaren alde elkarretaratzea egin zuen pasadan ostiralean. Santurtziko Udaleko LABek Udaletxean enpleguan ematen ari den suntsipena eta lan-prekarietatearen gorakada kezkagarraia salatu zuen.

SANTURTZIKO UDALEKO LABen IRAKURKETA
LABek enpleguaren suntsipena eta lan-prekarietatearen gorakada kezkagarria salatu nahi du berriro, batik bat udalak kontratatutako enpresetan, zeinek batzutan udalak eskaturik edo bestetan prezioak jaisten dituzten enpresa batzuek beharturik, zenbait kontratuetan ikusi dugunez, lizitazio-prezioak bertan behera uzten dituzte.

– Mahastieta eskolako atezainaren pribatizazioa: segurtasun-enpresa bati esleituta, langileari astean 40 ordu baino gehiago egitearen truke 645 € hilabetean ordaintzen diona, beste lankideen erdia baino gutxiago. Apurka-apurka atezain zerbitzua pribatizatu gura dute eskola guztietan

– Udal bulegoetako garbiketa: udalak inposatutako orduen jaitsieragatik kaleratze arriskua

– Mamarigako kulturgunea: enpresa esleituak 2 langile kaleratu ditu

– Lan-taldea: enpresa esleituak 3 langile kaleratu ditu

– Bide-garbiketa: langileen prekarietate-handitze kezkagarria, bajak ez dira betetzen

– Udal bulegoetako segurtasuna: P3 enpresari zenbait kontratu esleitu (Gizarte Ekintza, Mahastieta eskola …) Gizarte Ekintzako langile subrogatuaren kaleratzea. Enpresa honek langileak esplotatzen ditu, dirua zor die eta ez du garaiz ordaintzen.

– Serantes Kultur Aretoa: langileek garaiz kobratzeko arazoak dituzte

Udal gobernuak ez ditu langile hauentzat baldintza duinak eskatzen, haien lan-baldintzen lepotik aurrezten du. Baina enpleguaren suntsiketa ez da bakarrik enpresa kontratatuetan gertatzen. Udalak berak ez ditu bajak edo erretiroak betetzen eta LPZko lanpostu asko bete barik daude. Horrezaz gain gero eta jende gutxiago kontratatzen da enplegu planen bidez. Begoñako Ama Birjinia Udal Egoitza dugu adibide garbia, bajak ez dira betetzen eta langile aurrezte horrek adineko pertsonei ematen den zerbitzuaren kalitatean eragina izan du.
Pribatizatzeko mehatxuak eguneroko kontua dira, eta bide horretan pausoren bat eman da betetzeko zegoen sendaketako erizainaren postua enpresa kontratatu batez bete da

LABek argi esaten du: Herri administrazioa kalitateko zerbitzu publikoak ematera behartuta dago, baita enplegu duina sustatzeko ere.

Beraz, udalari eskatzen diogu, udalerako lan egiten duten pertsonen eskubideak eta lanpostuak berma ditzala, kontratu agirietan eskakizun horiek sartuz, eta kontratua esleitu ondoren enpresa horiek zaintzapean eduki ditzala. Eta aldi berean udal zerbitzu publikoen kudeaketan politika aldaketa hasi dadila, pribatizazio joera hori geldiarazteko, atzera joz, publikora bihurtuz gehiengoak . Enpleguaren sustapena aldarrika dezala, bai udaletxean, bai enpresa kontratatuetan, langileetan eta eskubideetan ez murrizteko, enplegua sortzeko plan bat egin dadila, bajak eta LPZko lanpostu guztiak bete ditzala …

Aldarrikapen hauek negoziazio-mahitara eraman nahi ditugu, lapurtu dizkiguten eskubideen berreskuratzeko errebindikazioarekin, aparteko ordainsaria, soldata igoera… eta beste gai batzuk, esaterako euskalduntze prozesua, berdintasuna eta lan osasuna. Duela hilabete batzuk Pertsonal Batzordeak negoziazio-mahaiaren hasiera eskatu zuen, eta gaur egun ez du erantzunik jaso. Udal-batzordeak argi eta garbi erakusten du langileekin eta horien ordezkariekin duen erabateko mespretxua.  

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.