2026-07-14
HomeZerbitzu PribatuakOstalaritzaEnplegu suntsiketaren aurka mobilizazioa deitu du EURESTeko enpresa batzordeak azaroaren 5erako

Enplegu suntsiketaren aurka mobilizazioa deitu du EURESTeko enpresa batzordeak azaroaren 5erako

Azkenengo hilabeteetan Eurest enpresan enplegu suntsiketa dakartzaten neurri ezberdinak hartzen ari dira: finko izatetik finko etena izatera pasatzea, lan jardunaldiaren murrizketa, ordezkoak kontratatzerakoan ordezkatzen duten langilearen jardunaldia baino gutxiago kontratatzea, eta larriena kalerapenak. 

Enpresak arrazoi bakar bat eman du neurri guzti hauen aurrean: mundu mailako krisia dela eta, eta Euresten egon daitezkeen irabazien gutxitzearen aurrean hartzen dituzten badaezpadako neurri batzuk. 

EURESTeko Langileon Komiteak egiten duen irakurketa
Ez daude diren guztiak

«- Azpimarratzekoa da, duen larritasuna kontutan hartuta, badaezpadako neurriak izatea. Eurestek ez ditu galerak, baina irabaziak mantentzeko, neurri hauek hartzen ari da.

– Honetaz gain, kanalerapenen aurrean istilurik ez egoteko neurriak hartu ditu. Kalera doana, aukerarik ez duela, gainera “pozik” joan dadila.

– Argi esan behar dugu Eurest egoeraz baliatzen ari dela langileon lan baldintzak erasotzeko. Hainbeste tokitan gertatzen ari den bezala, egoera hau sortu duten enpresariek “krisia” aitzakiatzat hartuta, beraien irabaziak mantentzeko edota handitzeko, langileon eskubideak eta borrokaren bidez lortutako baldintzak gutxitzen saiatzen ari dira.

– Honen atzean zera dago: batzuk dirua pertsonen aurrean jartzen dituzte. Enpresarien pribilegioak ez gutxitzeko, langileon bizitza suntsitzea berdin die.

– Euresteko Komiteak ez du onartzen neurri multzo hau. Edozein enplegu suntsiketarik ez dugu onartzen, lan baldintzen prekarizaziotik kanalerapenetara. Eta guretzako ez du balio enpleguaren suntsiketa diruarekin konpentsatzea.

Honen aurrean, Euresteko Komiteak langileei bere iritzia helaraziko die. Honetaz gain, Euresteri bere desadostasuna agertuko dio eta ekimen ezberdinak burutzeari ekingo dio, hauen artean kanalerapen guztiak, mobilizazioen bitartez salatzen hasiko da. Langileon kontrako erasoak geratzeko modu bakarra mobilizazioa baita.

Hau dela eta, Euresten enpresan burutuko dugun mobilizaziora deitzen zaituztegu. Hau Azaroaren 5an eguerdiko 12:00tan izango da.

EURESTeko LANGILEON KOMITEA»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langileek dagoeneko erakutsi dute beren konpromisoa; etorkizuneko inbertitzaileen eta erakundeen txanda da orain

Gaur egin da Tubos Reunidos enpresaren hartzekodunen konkurtsoa deklaratu zenetik Administrazio Konkurtsalarekin izandako lehen jarraipen-bilera.

Gipuzkoako papergintzan hitzarmena #LortuDugu

Enpresetan aurreakordioa bozkatzeko batzarrak egin ostean eta enpresa guztiek honen alde bozkatu ondoren, langileen lan baldintzak eta etorkizuna bermatuko dituen hitzarmena sinatu dugu.

Beste epai bat, euskara administrazioan eta lan munduan sustatzearen aurka

Administrazioak kontratatutako enpresei euskararen gutxieneko erabilera egiteko betebeharra kendu die Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak, euskara menpeko egoeran betikotzeko asmoz. Euskarari ziurtasun juridikoa emateko beharra agerian uzten du epaiak.