2026-11-13
HomeEkintza SindikalaEnplegu suntsikeraren aurkako manifestazioa Arratian

Enplegu suntsikeraren aurkako manifestazioa Arratian

Arratiako enpresa batzorde ezberdinek deituta manifestazioa burutu zen pasadan ostiralean Lemoan "Gure eskubide laboral eta sozialen alde. Enplegu suntsiketaren aurka" lelopean. Manifestazioak 200 lagun inguru bildu zituen. Amaieran euskaraz eta gaztelaniaz irakurritako komunikatuan, terrorismo patronala salatu eta erreforma ez aplikatzeko deia egin zuten. Instituzionei dei berezia egin zieten enpleguaren defentsan eta langileen eskubideen bermean inplikatzeko. Orain arteko borrokan izandako elkartasuna eskertu eta antolatu eta mobilizatzeko deia egin zuten.

Udaletxearen aurrean amaitu zen mobilizazioa.

Udaletxearen aurrean amaitu zen mobilizazioa.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...