2025-12-05
HomeGobernu BerriaEnplegu eta gizarte gaietarako sailburuarekin egindako bileraren LABen balorazioa

Enplegu eta gizarte gaietarako sailburuarekin egindako bileraren LABen balorazioa

LAB EZ DA ESERIKO ELKARRIZKETA SOZIALERAKO MAHAI BATEAN, EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL BERRI BAT ERAIKITZEKO EZ BADA

«Gaur goizean Ainhoa Etxaide buru zuen LABen ordezkaritza baten eta Eusko Jaularitzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburu Juan Mari Aburto eta sail horretako beste kide batzuren arteko bilera izan da.

Bileran LABek azaldu du enpleguaren aldeko inbertsio onena lan erreformaren bidea alde batera utzi eta egungo eredu ekonomikoa aldatzea dela. Aldaketa hori bultzatzeko herri akordioen beharraren aurrean, LABek akordioen bidea burutzeko aukerak ikusten ditu, beti ere Euskal Herrian erabakitako politika propioak bultzatzeko konpromisoak adosten badira eta eragile guztien parte hartzea bermatzen bada.

Momentuz LABek ez du norabide horretan doan keinurik ikusten eta garbi utzi du ez dela elkarrizketa sozialeko mahai batean eseriko eredu ekonomiko eta sozial berri bat sortzeko ez bada. Beraz, EAJren Gobernu berriak Madriletik datozen murrizketa politikak ontzat ematen baditu herri honetako gehiengoak kontutan hartu gabe, LABek azken urtetako jarrera mantenduko du.

Era berean, LABek bileran adierazi du, Gobernu berriak prestatzen dituen aurrekontuak haren lehentasunen adierazle izango direla, sindikatu honen iritzian. Zentzu honetan, Eusko Jaularitzaren helburua Confebasken Plana aurrera eramatea bada LAB sindikatua aurrean izango dute.

Bileran aztertu diren gai desberdinetan —negoziaketa kolektiboa, Lanbide, parte hartze instituzionaleko erakundeak, …— LABek bere jarrera zein den garbi utzi du, gizarte babesa lehentasunezkoa dela defendatuz, eragile guztiontzat horrela behar lukeela gehituz eta beraz, horren aurrean guztiok arduraz jokatu beharra daukagula azpimarratuz. Aztertutako gaiei buruz hitz egiten jarraitzeko komunikazio bideak irekiak mantentzea adostu da.

Donostian, 2013ko urtarrilaren 17an» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...