2026-02-01
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaEmakume langileon eskubideak gero eta zapalduagoak

Emakume langileon eskubideak gero eta zapalduagoak

Eustatek eta INEk argitaratutako azken datuen arabera EEAn, gizonezkoak emakumezkoen diru sorrera bikoitza daukate, 23.224 gizonezkoak eta 11.857 emakumeak.

Emakumeak 7200 euro gutxiago inguru kobratzen dugu urtean eta txirotasun larrian daudenen %82 osatzen dugu. Emakume Nafarren Urteko soldata gordina gizonezkoekin alderatuz %27 gutxiagokoa da (emakumeak 19.487 bataz besteko soldata gordina izan zuten eta gizonezkoak aldiz 26.755 Euro).
Gainera emakumezkoen soldataren bataz bestekoa ordu bateko lanagatik gizonezkoen %21,5 baino txikiagoa da.
Lan kontratuak begiratzen baditugu, jardunaldia eta okupazioa: lan segregazioa emakumeak lan postu okerrenetan eta soldata txikiagoa dauden lekuetan kokatzen gaitu. Emakumeak jardunaldi partziala dutenen soldatapeko biztanleriaren %84 gara. Tenporalitatea emakumeon kasuan %26ekoa da gizonezkoen %20arekin alderatuz.

Gaur egun lan prekarioa eta gaizki ordaindutakoa egungo eredu produktiboaren eta enpresa estrategia konpetitiboaren berezko osagaiak dira. Eta krisiaren aitzakiapean adosten eta inposatzen ari diren neurri eta erreforma ezberdinak (lan erreforma., pentsio erreforma, negoziazio kolektiboko erreforma) egoera kaltetzea baino ez du ekartzen, are gehiago sektore kaltetuenetan eta gehien bat emakumeengan.

Negoziazio kolektiboaren erreforma PSOEren gobernutik aginduaz eta kongresuan balioztatua PNVren eta gainontzeko partidu erregionalisten laguntzarekin, emakumeok pairatzen dugun diskriminazio eta bretxa salarialarekin amaitu beharrean oraindik are gehiago sakonduko du.

Hau guztia kontuan harturik onartezina eta itxurakeria besterik ez ez zaigu iruditzen instituzio zein gobernu ezberdinetatik emakumeon eskubideen alde bideratzen dituzten diskurtsoak. Gaur oraindik ere baieztatu dezakegulako errealitatearekin bat ez datozela, berdintasun faltsu bat irudikatzea dutela helburu eta egungo egoera larri hau ez ikustaraztea bilazten dutela .
Berriz ere agerian geratu da jendartearen erdia baino gehiago osatzen dugun emakumeengan izango eta izaten ari dituen ondorioak ez zaiela axola. Egoera hauek guztiak gainera zailagoa bihurtzen digute emakume langileen eskubideen defentsan aurrera pausoa sendoak ematea, aldiz, beraiek beharrezkoa duten eredu kapitalista patriarkala iraunarazteko oso ondo disanatua dutena eta gure interesetatik gero eta urrunagoa aurkitzen dena.

Hau guztia kontuan harturik, gure eskubideen urraketa basati hauen aurrean salatzen eta mobilizatzen jarraitu beharra daukagu eta behingoz, beharrezkoa den borondate politikoa agertu dezatela eskatu jendartean emakumeak pairatzen ditugun diskriminazio zein zapalkuntza estrukturalarekin bukatzeko. Gure eskubideak ez direlako negozioa!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...