2026-11-03
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaElkarrizketa bide bat ireki dezala eskatu diogu Jaurlaritzari

Elkarrizketa bide bat ireki dezala eskatu diogu Jaurlaritzari

Erakunde sindikalok, kolektibo sozialok, pentsionisten kolektibook eta “Ekain-Inklusio sozialerako sarea”-k Eusko Jaurlaritzari premiazko deialdia egiten diogu gizarte zibilarekin elkarrizketa-bide bat ireki dezan lehenbailehen, egungo murrizketa politika leheneratzeko, eta euskal babes-sistemaren eta Lanbideko bulegoetan egunero ematen den araudiaren urratzearen inguruan elkarrizketa zintzo bat izateko. Joan den astean gose grebalariek Lehendakariari karta bat igorri zioten bilera eskatuz, eta oraindik ez da erantzunik jaso.

Hamahiru egun ezer jan gabe, ura edanaz bakarrik, hiru pertsona hauen osasunarekiko kezka plazaratu nahi dugu. Baina gehiago kezkatzen gaitu DsBE-rekin bizirik dirauten 63 000 familiatik gora pairatzen duten egoera, eta DsBE-ren zenbatekoa ez bada aldatzen aurtengo aurrekontuetan, zenbateko hori %15ean murriztuko zaie.

Ez da justua ezta etikoa pertsona prekarizatuak eta pobretuak izatea eskubideen murrizketaren lerma eta bizi-baldintza kazkarrak pairatu behar dituztenak izatea egoera korapilotsuenetan.

Hau sinatzen dugun erakundeok, otsailan elkarrekin egin genuen bezala, LaGS-k izan duen igoera berberean DsBE igotzea exijitzen dugu. Baita ere, azken bost urteotan, Lanbidek kudeatzen dituen prestazioek (Enplegu Pizgarriak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Pentsioen Osagarria eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria) izan duten %7ko murrizketa bertan behera uztea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioko plantillak bertan behera utzi ditu greba eta mobilizazioak, Osasun Departamentuak jakinarazitako aurrerapausoak direla-eta

Joan den ostegunetik, gure hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren inguruan Osasun Departamentutik jakinarazi zizkiguten aurrerapausoak eta albisteak ezagutu ondoren, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko langileok erabaki dugu garatzen ari ginen greba eta mobilizazioak bertan behera uztea.

Udaltzain batzuk Intxaurrondon jasotako formakuntza ikertzeko eta berriro halakorik ez dadin gertatu eskatzen dugu

Gipuzkoako hainbat udaltzaingotako agenteek Intxaurrondoko kuartel nagusian, Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitzan, egindako prestakuntza-ikastaro batean parte hartu izana salatzen dugu.

Etxebizitzarako eskubidea bermatu dadin, hiru eraldaketa eta sei ekintza lerro proposatu ditugu

Etxebizitza langileen eta herritarren beharren arabera antolatzeko, parke publikoa ardatz duen planifikazioa egin behar da; etxebizitza politiketan eman beharreko eraldaketak kapitalaren irabazi espekulatiboen bidez ordaindu behar dira; eta, jarduera espekulatiboak debekatuz, negoziorako erabiltzen diren etxebizitzak berreskuratu behar dira.