2026-02-03
HomeZerbitzu PribatuakAurrezki KutxakElgarretaratzeak euskal aurrezki kutxen suntsiketa salatzeko Bilbon eta Donostian

Elgarretaratzeak euskal aurrezki kutxen suntsiketa salatzeko Bilbon eta Donostian

Hiru euskal kutxetan egingo diren batzarrak direla eta, LABek elgarrearatzeak egingo ditu bihar arratsaldean. Batzar hauetan erabakiko diren estatuto aldaketak pribatizazioaren bidean aurrera egiteko aukera emango dute eta aurrezki kutxen desagerpena ekarriko dute, hau da izaera publikoa galdu eta gizarte ekintza deuseztatuko dute.
LABek euskal aurrezki kutxak deuseztatuko dituen PP-PNV paktoa (PSEren laguntzarekin) salatu nahi du eta konpromisarioei erreforma honen kontra bozkatzeko eskatzen die. Era berean, Cajas-Kutxanbank-en plan estrategiko bat martxan jartzea irmo eskatzen du euskal jendartearen zerbitzura egongo den eta Euskal Herriaren alde inbertituko duen euskal sektore finantziario bat eraikitzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...