2026-03-26
HomeEkintza SindikalaEkobal enpresak eta Gipuzkoako Aldundiak errepresio eta gezurrekin erantzun dute Zubietako erraustegiko...

Ekobal enpresak eta Gipuzkoako Aldundiak errepresio eta gezurrekin erantzun dute Zubietako erraustegiko langileen mobilizazioei

Zubietako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute ostegunero 13:00etan beraien lan baldintzak duinduko dituen enpresa hitzarmena exijitzen. Urtebete luzez Ekobal enpresarekin negoziatzen egon eta hilabeteko mobilizazioen ondoren, errepresioa eta gezurrekin erantzun dute enpresak eta Gipuzkoako Aldundiak.

Ekobal enpresak LAB-eko delegatua den langile bati zigorra ezarri nahi izan diote bere delegatu lanak burutzeagatik eta langileen artean prebentzio aholkuak zabaltzeagatik, enpresarekiko desleialtasuna leporatuz. Argi daukagu zigor hau komiteko kideak jazartzeko, kikiltzeko eta beraien aldarrikapenak betan behera uzteko asmoarekin ezarri nahi izan dutela. Ez dugu etsiko!

Bestalde, Gipuzkoako Aldundiak Zubietako erraustegiko langileen aldarrikapenak Ekobal enpresaren ardura dela adierazi du, ingurumen arduradunaren hitzetan, Jose Ignacio Asensio, erantzukizuna bere gainetik kendu nahian eta Errraustegiko langileen borroka gutxietsiz. Gure aldetik Jarraituko dugu Aldundia azken arduradun bezala interpelatzen!

Errepresioa eta gezurrak gorabehera, borrokan jarraituko dugu!

Gora langileon borroka! 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bigarren greba eguna Zubietako erraustegian

Gaur, martxoak 26 osteguna, erraustegiko langileek bigarren greba eguna eta manifestazioa burutu dute beraien lan baldintzak hobetu behar dituen enpresa hitzarmena aldarrikatzeko. Aurretik jasotako grebaren...

LAB sindikatua 29 udaletxeren aurrean mobilizatu da Udalhitzeko negoziazio mahaira edukiak ekar ditzaten exijitzeko

Aurrerapausorik ezean, apirilean lanuzteak egingo ditu udaletxe guztietan eta mobilizazio dinamika indartuko du Martxoaren 13an egindako zazpigarren negoziazio mahaian berretsi zen Udalhitzeko negoziazioa blokeatuta dagoela,...

Hezkuntza Sailak ez ditu behar diren urratsak ematen irakaskuntza publikoa euskalduntzeko

Korrika Euskal Herria zeharkatzen ari den honetan Hezkuntza Saila irakaskuntza publikoa benetan euskalduntzeko behar besteko urratsik ematen ez dela ari salatu nahi du LABek,...