2025-12-16
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaEkainaren 1ean, atera gaitezen denak karrikara, Ipar Euskal Herriak lurralde elkargoaren alde!

Ekainaren 1ean, atera gaitezen denak karrikara, Ipar Euskal Herriak lurralde elkargoaren alde!

Garapen kontseiluan azken hilabete hauetan izan eztabaida sakonen ondotik, zeinean LAB-ek aktiboki parte hartu duen, Ipar Euskal Herrian inoiz izan ez den dinamika bat sortzera iritsi gara: eragile sozio-ekonomiko, elkartegintzako eta instituzionalen gehiengo handi bat, eskumen bereziak dituen lurralde elkargoaren aldarrikapenaren alde aho batez izatea.

Garapen kontseilua, Hautetsien kontseilua, CCI, Biltzarra eta Batera mugimenduaren posizionatze argi eta tinkoen ondotik, zein joan den apirilaren 27an 500 eragilek aldarrikapen hau sustengatu izanak, agerian uzten digu bizi dugun adostasun maila handia.

Jadanik abian den mobilizazioak indartzen segitu behar du, jokoan dagoena, Ipar Euskal Herriaren etorkizuna baita, etorkizunean bere beharrei erantzun ahal izateko eskumenak izatea hain zuzen.

Gehiengo handi batek bat egin du gai ezberdinei buruz egin diren diagnostikoen inguruan: Garraioak, etxebizitza, laborantza, turismoa, ekonomia, kultura, euskara edota Euskal Herriko gainerako lurraldeekin izan beharreko harremanetan. Egungo egoera ez da jasangarria, ezin dugu horrela segitu.

Krisi soziala, ekonomikoa, politikoa zein ekologikoa nagusi dira egungo errealitatean. Gure betekizuna eta ardura dira denboran iraungo duten alternatibak sortzea. Bide horretan doa eskumen bereziak izanen dituen lurralde elkargoaren aldarrikapena eta lorpena.

Ezagutza instituzionala izateak, Ipar Euskal Herriak harreman sozio-ekonomikorako gune propio bat izatearekin sinonimoa izan behar du, zeinean, erronka sozial, ekologiko eta ekonomikoetaz eztabaidatu eta erabakiak hartuko diren.

Joan den maiatzaren 25ean, LAB sindikatuak egin afiliatuen batzarrean, negoziazio kolektiborako gune propio baten beharra aldarrikatu zuen, gune honen helburua zera izanik: Ipar Euskal Herriko langileoi egin erasoei bertatik erantzun ahal izatea; bertako langileek bertako langileentzat alternatiba sinesgarri eta egokituak sortzea.

Euskal Herriko historiak erakutsi izan digun bezala, jakina da, kolektiboki eta indibidualki egindako mobilizazioek ahalbidetu digutela aitzina egiten.

Estatus berezitua izanen duen lurralde elkargo baten alde,
Negoziazio kolektiborako bertako gune propio baten alde,
Bertan erabakitzearen alde, 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Asuncion Klinikako enpresa batzordeak agerraldia egin zuen atzo, Eusko Legebiltzarrean

Urtebeteren ondoren berriz ere gure hitza eta iritzia zuen aurrean plazaratzeko etorri gara. Esan bezala, hainbat hilabete eta gero, hemen aurkitzen gara, zuen aurrean,...

CTLpack-eko langileek euren hitzarmenaren negoziazio egoera salatu dute eta bidezko hitzarmenaren aldeko mobilizazioak hasi dituzte

Ohar honen bidez, CTLpack Vitoria S.A. (lehen Tuboplast Hispania) enpresako ESK, ELA, CCOO, LAB, USO eta UGTko atal sindikalek publikoki salatu dute Hitzarmen Kolektiboaren...

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...