2026-08-22
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEITBko zuzendaritzari autozentsurari behingoz uko egiteko exijitzen diogu

EITBko zuzendaritzari autozentsurari behingoz uko egiteko exijitzen diogu

Iñaki Egaña historialariak idatzitako “Armagabetzea – Euskal Bidea” liburua iragartzeko editorialak prestatutako iragarkia ez emititzea erabaki du EITBk. NAIZ komunikabidearen arabera, EITBko zerbitzu juridikoek zentsuraren arrazoia eduki politikoetan oinarritu du. Halere “EiTBren hedabideetan publizitatea emititzea erregulatzeko arauak” delako txostenaren “printzipio orokorretan” ez da halako arrazoirik esplizitatzen. Zuzendaritzak interpretazio bihurriegia egin du gure iritziz.

Informatiboen manipulazioa eta kontrola salatu izan dugu maiz, baina baita bestelako kontrol eta zentsura kasuak programak, janzkerak, ikurrak… ohitura zaharra bada ere, ez gara ohitzen eta salatzen jarraituko dugu.

EAJk ez du onartzen berak kudeatzen ez duen ekimenik aurrera jotzerik, eta adibide garbiak dira Pariseko martxaren eta bestelako ekimenen arrakastak nola isiltzen eta baztertzen saiatzen ari den. Oraingoan ere bere komunikabide propiotzat duen EITB berriro ere zentsura modu partidistan erabili du.

Hainbatetan auzo-lotsaz ikusi izaten dugu EITBko zuzendaritza parlamentuan azalpenak ematen, konplexuz beteta, Madrilgo gobernutik edota hau ordezkatzen duen ko-lehendakariarengandik etor daitezkeen erreakzioen beldurrez.

EITBko LABek alderdiei eta agintariei euskal jendartearen esanetara egon behar duen komunikabide publikoa bakean uzteko exijitzen diegu gaur ere. Kudeaketa profesionala, objektiboa, gardena eta interes partidistetatik urrun nahi dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...