2026-06-17
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEITBko albistegietako zuzendaritzak FOCUSen informazioa eginda ematen die kazetariei

EITBko albistegietako zuzendaritzak FOCUSen informazioa eginda ematen die kazetariei

EITBko LABek albistegietako zuzendaritzaren jokabide partidista, antiprofesionala eta manipulatzailea salatu nahi du. Izan ere FOCUS delako inkestaren emaitzen informazioa ekoizteko garaian, kazetariek beharko luketen dokumentazioa eman ordez, lerroburuak baino ez dizkie eman izan, hauen lana ahotsa eta sinadura jartzera mugatzen saiatuz.

Gizaker enpresak asmatu du FOCUS izena duen EAJaren aldeko propoganda bitartekoa. “Txosten sozio-politiko” hau boto asmoei buruzko inkesta sorta besterik ez da, nahiz eta ETAren armagabetzeaz ere hainbat galdera sartu dituzten, seguruenik FOCUSen benetako asmoa maskaratzeko. Gizakerrek EITBrako egin ohi du lan hauteskunde kanpainen inguruetan.

Oraingoan, FOCUS horren barruan, udaletarako eta batzar nagusietarako dagoen boto asmoa aztertu du. Alkate eta Ahaldun Nagusien balorazioa ere agertzen da, egiten ari diren kudeaketa, bi alderdi EAJren eta PSEren arteko akordioa… Inkestaren emaitzak ez du zalantza izpirik uzten, agintariok oso ondo egiten dutelako eta bi alderdion arteko hitzarmena ezinbesteko delako gizartearentzat.

Antzematen da FOCUS oso baliabide ona dela erakundeen, alegia EAJren, irudia goraipatzeko eta etorkizunari begira bidea “sasiz garbitzen” joateko. Dire publikoa erabiltzen da horretarako, jendarteak jakin barik ze aurrekontua duen FOCUSek eta ze bizi iraupena izango duen. Ez gintuzke harrituko legegintzaldia amaitu baino lehen FOCUS gehiago etortzea EAJren interesak babesten jarraitzearren.

FOCUS bera filtratuko ez ote den aitzakiaz, inkesta oso bahetuta heltzen da, oso “kozinatuta”. Osorik heldu beharrean, orri bat hamar bat lerro bururekin izan da eskaintzen den lan egiteko materiala, ez inkesta osorik. Azkenean osorik eukitzea lortu da kazetariek eurek eskatu dutelako erabateko ikuspegia euki eta ahalik eta objektibitate handienarekin lantzeko. EITBko LABek berriro dio, erredakziora, kazetariengan, inkestaren emaitzak oso bideratuta heldu izan direla orain arte. Inkesta honezkero nahiko bideratuta egongo ez balitz bezala, EITBko albistegietako zuzendaritzak mezua are zuzenduago bideratu behar zela erabaki du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.