2026-03-18
HomeEkintza SindikalaEAEko telelaguntza zerbitzuko langileek zazpigarren greba eguna egin dute

EAEko telelaguntza zerbitzuko langileek zazpigarren greba eguna egin dute

Tunstall Televida-GSR-Grupo IMQ enpresak kudeatzen du Eusko Jaurlaritzaren Beti on telelaguntza zerbitzu publikoa. Honek, etekin handiak lortzen ditu Eusko Jaurlaritzak horren kudeaketarako bideratzen dituen 41 milioi euroetatik.

Une honetan, 120 langileek berriztu gabe daukate hitzarmen kolektiboa eta patronalak horren negoziazioa oztopatzen jarraitzen du. Negoziatzen hasi zirenetik ez du soldata hobekuntzarik eskaini, ezta kontziliazio neurrietan pausorik eman ere.

Egoeraren aurrean, LAB, ELA, UGT eta ESK sindikatuok deituta, 4 greba egun zituzten langileek martxoan, eta, apirilean, greba egun gehiago antolatu dituzte. Gaurkoan, zazpigarren greba eguna izan da, eta Bilbon mobilizatu dira, Eusko Jaurlaritzari beste aldera begira ez dezan eskatzeko.

Apirilaren 25 eta 30erako beste bi greba egun iragarri dituzte.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

https://youtu.be/Z3qMSklmn14 Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Martxoaren 17ko greba...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...