2026-01-24
HomeEkintza SindikalaHauteskunde SindikalakEAEko irakaskuntzan LABen nagusitasuna berretsi da

EAEko irakaskuntzan LABen nagusitasuna berretsi da

Atzoko EAEko irakaskuntzako Hauteskunde Sindikalek LABen nagusitasuna berretsi zuten. Datuak esku artean, LABek esparru publikoan zuen gehiengoari eusten dio. Honek orain arte eginiko lanarekiko babesa adierazten du, bai eta aurrerantzean egin beharreko lanaren ardatza: langileon eta Euskal Herriaren eskubideen alde borrokan jarraitzea.

LABen EMAITZAK SEKTOREKA

Irakasleen kolektiboa
: 28 delegatu, 4 gehiago. Bigarren indarra.

Sukaldari eta garbitzaileak: 15 delegatu. Lehenengo indarra.
Heziketa berezia eta irakasle laboralak , Araba eta Bizkaia: 12 delegatu. Lehenengo indarra. (Gipuzkoakoak martxoaren 25ean).

Gipuzkoako haur eskolen partzuergoa: 13. Lehenengo indarra.

Esparru unibertsitarioa: EHU: 24 ordezkari, bat gehiago. Lehenengo indarra.

Emaitza hauek honek hezkuntzan pairatzen ari garen erasoei, murrizketei, injerentziei…aurre egiten jarraitzea ezezik, eraiki, sortu nahi dugun hezkuntzaren norabidean indarrak bildu ditugula adierazi nahi du. Hau da, batetik aurre egin eta bestetik, Euskal Herria eraiki. Eta horretara goaz. LABek ordezkatzen duen esparrutik herrira jauzi egin nahi du.

LABek jasotako babesak borrokarako tresna izaten jarraitzen duela erakusten du, gure herrian hain beharrezkoa den aldaketa politikoaren eta sozialaren aldeko tresna alegia.

Euskal Herriak jasotzen dituen eraso orokorren aurrean sozialki, ekonomikoki, politikoki eta baita hezkuntza esparruan ere, LABek alternatiba oso bat duela argi utzi nahi du. Euskal Herrirako nahi dugun hezkuntza sistemaren iparra kokatua dugu, Hezkuntza Sistema Nazionala, eta bide horri ekiteko berezibiko garrantzia izango du lortutako babesak. Hemendik aurrerako erronka babes hori aktibatu eta hedatzea izango da.

Gure proiektuarekin bat egin duten langile orori eskerrak eman nahi dizkiegu, borroka bide honetan elkarrekin aritu izanagatik. Hortaz, Zorionak denei!

DATU GUZTIAK SEKTORE ETA HERRIALDEKA

IRAKASKUNTZA: 
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Irakasleak.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko sukaldari eta garbitzaileak.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko EHU
Araba eta Bizkaiko Heziketa berezia eta irakasle laboralak.
Gipuzkoa haur eskolen partzuergoa.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Erlijioa


  

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

1.500 ordezkari baino gehiago elkartu ditu LABek egunotan, martxoaren 17ko greba orokorra lantzeko

Greba orokorrerako deia herriz herri, auzoz auzo eta lantegiz lantegi ari da zabaltzen LAB. Egunotan, eskualdez eskualde batzarrak egin ditu, eta ehunka ordezkari elkartu ditu.

Arabako ardogintzako hitzarmena berritzeko mahaia osatu da

Gaur, Urtarrilak 23, negoziazio berria martxan jarri da, LAB-ek gehiengoa duen sektorean. Bilera honetan, aurreko hitzarmenak jasotzen zuen KPI berrikuspen klausula dela eta, %2ko igoera...

Martxoak 3: langile memoria zaindu eta sindikalismo soziopolitikoari eusteko deia egin du LABek

Martxoaren 3aren urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu du LABek, hitzordu nagusia martxoaren 3ko ekitaldi nazionala eta mobilizazioa izango dituena. Duela 50 urte nola, sindikalismoak...