2026-02-03
HomeIndustriaMetalgintzaEAEko Auzitegi Gorenak Laminaciones Arreguiko komiteko presidenteordearen kaleratze baliogabea berretsi du

EAEko Auzitegi Gorenak Laminaciones Arreguiko komiteko presidenteordearen kaleratze baliogabea berretsi du

LABek jakinarazten du Gasteizko Arlo Sozialeko 4. Epaitegiak baliogabetzat jo duela David Garcia Laminaciones Arreguiko presidenteorde eta LABeko kidearen kaleratzea.

2012ko maiatzean, langileek beraien lanpostuen eta lan baldintzen defentsan greba mugagabeari ekin eta gero enpresaren zuzendaritzak, beste trikimailu batzuen artean, greba deuseztu nahi izan zuen Langileen Batzordea erasotzen, langile guztien artean beldurra zabaltzeko asmoz. Hortaz, 2012ko abuztu bukaeran Komiteko 3 kide, tartean David Garcia, eta LABeko Delekatu Sindikala kaleratu zituen.

Kaleratze hau, besteak bezala, oinarritu zen salaketa faltsuetan, zuzendaritzaren konfiantzazko pertsonek aurkeztuta, Madrileko detektibe-agentzia batek ad hoc eginadko txostenetan eta guztiaren gainetik enpresaren fede txarrean, hastapenetan zegoen gatazkaren irtenbideak blokeatzeko.

Ia bi urte geroago, Epaitegiak gure delekatuari arrazoia eman eta enpresak berrartu eta orain arte jaso ez dituen soldatak ordaindu beharko dizkio, sententziak berak aitortzen baitu kaleratzearen arrazoia bere lan sindikala eta greba eskubidea gauzatzea izan zirela.

Dena den, baliteke zuzendaritzak trikimailuak bilatzea, beste kaleratze baliogabeetan bezala, ez berrartzeko, beraien fede txarra eta elkarrizketarako prestutasun falta ikusita. Ez babes sozial handiak, mobilizazio askotan ikusita, ez instituzioen adierazpenek, ezta langile gehienek sufritutako ondorio pertsonal eta familiar larriek ez dute lortu enpresari harroputz hauek beraien erantzukizuna onartu eta lan gatazka adostutako irtenbide batera bideratzea.

Edonola ere, Davidi, gure Delekatu Sindikalari (bere epaiketa hurrengo hilabeteetan burutuko da) eta oro har kaleratutako langileei gure babesa berresteaz gain, LABek bat egiten du Langileen Batzordeak biharko (arratsaldeko 19:00etan Bilbo plazatik) deitutako abiatuko den manifestaldiarekin. Gure ustez, inoiz baino beharrezkoagoa da mobilizazio soziala aldarrikatzeko enpleguaren defentsa, Arabako lantegietako etorkizuna, instituzioen inplikazioa, lan erreformaren arbuioa eta lan gatazkaren irtenbide adostua.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erantzuna Amaia Antxustegiri: ratioak betetzen dira… baina hori ez da zaintzea

Jarraian duzue Itsasne Nuñez Bilboko idazkaria eta Juankar Vizan Soziokomunitario sektoreko Bizkaiko arduradunaren iritzi-artikulua. Amaia Antxustegik Bizkaiko Batzar Nagusietan egin dituen azken adierazpenek, etxebizitza komunitarioetan...

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...