2025-12-15
HomeZerbitzu PribatuakOstalaritzaDonostiako ostalaritzako langileen lan baldintzak ezagutzeko inkesta martxan

Donostiako ostalaritzako langileen lan baldintzak ezagutzeko inkesta martxan

Donostiako Ostalaritzan langileek prekarietate egoerak bizi dituzten identifikatu asmoz LAB sindikatutik inkesta bat jarri dugu sektoreko langileen eskura. Ostalaritzako Patronalaren eta instituzioen ahotik ostalaritzako langileei beraien eskubideak zorroztasunez errespetatzen zaizkiela eta sektorean prekarietaterik existitzen ez dela entzun izan dugu maiz. LAB sindikatuan ez dugu hain argi hori egia denik. 

Bereziki azken hilabeteetan, lan eskubideen urraketa larriak salatzen dituzten langile kopurua izugarri handitu dela nabaritu dugu. Esatera baterako:

“Kamarero laguntzaile bezala kontratatu naute baina gehienetan ni naiz barran egoten den bakarra, eta beraz, kamarero lanak egiten ditut. Normalean ez dugu jakiten zein izango den gure lanaldia, ez dugu lan egutegirik. Astearen bukaeran emanten digute hurrengo asteko ordutegia eta askotan azken orduko aldaketak egoten dira”

“Sukaldari bakarra naiz, baina sukaldari laguntzaile bezala nago kontratatuta. Sukaldari lana egiten badut ere, ez dut sukaldari baten soldata jasotzen, laguntzaile batena ezik. Ez dugu lan egutegirik. Ezin izaten dut aste beteko aurrerapenarekin planik egin ez dakidalako noiz tokatuko zaidan lana egitea. Ni ez nagoenean nagusiaren emaztea jartzen da sukaldari bezala, baina askotan egiten du kale eta neri abisatzen didate lanera joateko azken momentuan. Neri bizitza pertsonala kaos hutsa da ezin dudalako ezer planeatu”

“Ordu asko egiten ditut lan, gutxi gora behera 10 ordu egunean. Ordu extra pila sartzen ditut baina ez dizkidate ordu extra bezala ordaintzen. Eta gainera sobre batean, hau da, beltzean kobratzen dut soldataren zati bat. Ez dakit zer egin dezakedan honen aurrean.”

Ez dugu uste kasu isolatuak direnik ez eta puntualak. Krisiaren aitzakipean langileon eskubide urraketak areagotu ditu patronalak eta honek, sektorean dagoen prekarietatea egoera azalerazteaz gain, berau areagotzea ekarri du.

Sektoreko langileen lan egoeraren argazki erreal bat egitea beharrezkoa ikusten dugu eta bertatik bertara jakin zein den langileen eguneroko ogia. Horretarako, langileen eskutik lan zentroetan bizi duten egoera zein den jakiteko inkesta bat jarri dugu abian eta zentro ezberdinetan banatu ditugu. Datozen asteetan lan horretan jarraituko badugu ere, langileei erreztasunak eman nahi dizkiegu eta horretarako inkesta on-line bidez egiteko aukera zabaldu dugu.

Hemen lotura: Zure Eskubideak Donostiako Ostalaritzan

Inkesta hauekin Donostiako Ostalaritzako langileen lan egoeraren argazkia osatuko dugu, eta bereziki, prekarietate eta lan eskubideen urraketarik gabeko ostalaritza bat eraiki denon artean.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...