2026-09-18
HomeEkintza SindikalaDIA supermerkatuetako zuzendaritzak 6 langile kaleratuko ditu Bilbon eta Pozaseko denda itxiko...

DIA supermerkatuetako zuzendaritzak 6 langile kaleratuko ditu Bilbon eta Pozaseko denda itxiko du

Elkarretaratzea egin dugu dendaren aurrean, LAB, ELA eta CCOO sindikatuok deituta.

Martxoaren 7an, Pozaseko denda ixteko eta langile guztiak kaleratzeko erabakiaren berri eman zion enpresa zuzendaritzak Enpresa Batzordeari. Aipatzekoa da joan den urtarrilaren 15ean, DIA Supermerkatuetako zuzendaritzak Bizkaiko beste lantoki batzuetara lekualdatu zituela ohiko langileak, eta Pozasen 6 langile birkokatu zituela. Martxoaren 19an kaleratuko dituzte.

Dia Supermerkatuen zuzendaritzak Pozasen dendan egindakoa ezkutuko enplegu erregulazioko espediente bat da, antzinatasuna duten langileak birkokatzean helburu argi bat baino ez baitute: denda hustutzea eta langile horien kaleratzea merkatzea.

Dia Supermerkatuetako Enpresa Batzordeak bere gaitzespena eta ezinegona adierazi du kaleratze horren aurrean, eta baloratu ez diren beste aukera batzuk ere badaudela adierazi du; izan ere, denda hau ixten bada ere, lantoki gehiagotan jar daitezke langileak, enpresak egin ohi duen bezala.

Aurten hiru lantoki itxi dira (urtarrilaren 29an, Bilboko Juan de Ajuriagerraren denda; otsailaren 19an, Getxoko Gantea denda; martxoaren 5ean, Bilboko Castañosen denda) eta plantilla guztiak birkokatu dira.

Ezkutuko enplegu erregulazioko espediente horren aurrean, DIA Supermerkatuetako Enpresa Batzordeak salaketa publiko eta sindikalak abiarazi ditu gertaera larri horiengatik, eta talde juridikoak lanean ari dira kaleratze guztiak ahalik eta lasterren baliogabetzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.