2026-03-19
HomeFederazioakZerbitzu Publikoak“Dekreturik ez! Enplegu Suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki!"

“Dekreturik ez! Enplegu Suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki!”

Mahai Orokorrean ordezkaritza duten sindikatuek (ELA, LAB, CCOO eta UGT) mahai orokorrean inposatutako murrizketa dekretuen eragina jasango duten  langileei eta euskal administrazio publikoko sektore mahai desberdinetan ordezkatuak dauden erakundeei manifestaziorako deia egin die. "Dekreturik ez! Enplegu Suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki!” lemapean, maiatzak 11n, EAEko hiru hiriburuetan  manifestazioak deitu dituzte.

MANIFESTAZIOAK BILBO, GASTEIZ eta DONOSTIAN

Bilbon 17.30ean Jesusen Bihotzatik
Gasteizen 19.00etan Bilbo plazatik
Donostian 17.30etan Bulebarretik

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.