2026-10-02
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakDei egiten dugu pentsio duinen aldeko borroka indartzera

Dei egiten dugu pentsio duinen aldeko borroka indartzera

LABek bat egiten du pentsioen defentsan dauden deialdiekin, datorren martxoaren 17koak barne. Zentzu honetan, bereziki aipagarria iruditzen zaio sindikatuari Euskal Herriko Pentsionisten Plataformek aurrera eramandako borroka, 1.080 eurotako gutxieneko pentsioen alde, babes eta gizarte segurantza sistema propioaren alde eta pentsioak KPIaren arabera eguneratzearen alde.

LABek dei egiten dio euskal jendarteari, bereziki pentsiodunei, baina baita langabetuei, zigor bikoitza jasotzen duten emakumeei, prekarietatea jasatzen duen gazteriari etab. kalera ateratzen jarrai dezaten, bizi baldintza duinen alde mobilizatzen eta borrokatzen.

Nabarmena da Euskal Herrian aurrera egin daitekeela horrenbeste urtez pentsionistek egin dituzten aldarrikapenetan. Gutxienez hileroko 1.080 eurotako gutxienezko pentsioak eta orain eta etorkizunean bermatuko dituen babes eta gizarte segurantzako sistema propioa.

Badakigu ezin dugula askorik itxaron Estatuarengatik, berau eutsi edo babesten dutenengatik. Ez dugu nahi gugatik erabaki dezaten nola bizi nahi dugun. Ez dugu ikusi nahi nola urtez urtez, gure pentsioek eros- ahalmena galtzen duten eta Gobernutik egiten duten bezala, pentsioniston lepotik barre egiten duten.

Horregatik, nabarmentzen dugu beharrezkoa dela estatus berriak gaitasun arautzaile osoa onar dezan pentsio sistemari dagokionez. Orain eta etorkizunean, pentsio publiko duinak bermatzeko balioko digun Babes eta Gizarte Segurantzako Sistema propio bat, Europako Karta Sozialak zehazten duen moduan, 1.080 eurotako gutxieneko pentsio bat. Oroitarazi behar dugu nola aurkeztu zituzten Hego Euskal Herriko Pentsionisten Plataformek 7.1724 sinadura Gasteizko parlamentuan eta 7.600 Iruñekoan, eta hauek aintzat hartzeko ordua iritsi da.

Ordua da %0,25arekin konformatzen ez galera esateko ateratzeko. EAJ honen konplize da, miseriazko igoera hori babestu duelako.

Ordua da pentsioak bermatuko dituzten politika publiko duinak bermatzeko, prekarietatearekin amaituko dutenak, eta kalera ateratzeko deia egiten dugu, datozen 17ko mobilizazioak eta helburu horiek dituztenak babesteko.

Kaleak suminez gero eta beteago daudelarik aurrera pauso bat emateko ordua da. Nahikoa da!
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...