2026-02-03
HomeIndustriaFederazioaDei egiten diogu Gasteizko Udalari, SEA eta enpresei iruzurra eta diskriminazioa alboratzea...

Dei egiten diogu Gasteizko Udalari, SEA eta enpresei iruzurra eta diskriminazioa alboratzea exijitzeko

Gaur, hilak 10, Gotzon Kortazar LABeko Gasteizko arduradunak eta Igor Chillon Industria Federazioko Gasteizko arduradunek sindikatuak egin duen kontratazio proposamena aurkeztu dute Udalaren Enpleguaren Sustapenerako Batzordean. Helburua, enplegua duina, kalitatezkoa eta bermeekin lortzeari begira. Hortaz, Udalari eskatu diote iruzurrean ari eta diskriminatzen duten bitartean, enpresei eta SEAri inolako mesederik edota babesik ez emateko.

Lehenik eta behin, Arabako lan merkatuaren inguruan sindikatuak egin duen azterketaren berri eman dute eta horren ondorio nagusiak azpimarratu: kontratu asko sinatzen badira ere, gehien-gehienak aldi batekoak dira; iruzur handia dago kontratu mota horietan eta enpresetan zenbait kolektibok diskriminazioa jasotzen dute, bai genero, ideologia, arraza, jatorri edota dibertsitate funtzionalarengatik, baita kontratazio berrien kasuan ere.

Hori dela eta, LABek proposamen bat aurkeztu du enplegua duina, kalitatezkoa eta bermeekin lortzeko:

• Lanpostu estrukturaletan kontratu mugagabeak egitea. 
• Europako jurisprudientzia zuzenean aplikatzea aldi bateko kontratuetan (enpresek 20 eguneko indemnizazioa
ordaintzea kontratu hauek bukatutzat ematean).
• Enpresek aldi bateko kontratuen inguruko bermeak ematea Langileen Batzordeei.
• Irizpide objetiboak eta gardenak ezartzea kontratatzean eta kontratuak mugagabe bihurtzean.
• Kontratazio berriak ez diskriminatzea, lan baldintza berdinak edukitzea.

Horrekin batera, deiadi hirukoitza egin du LABek Gasteizko Udalean:

1.- Udalak irizpide horiek erabiltzea bere langileekiko.
2.- Udalak edozein lan egiteko kontratatzen duen enpresei irizpide horiek exijitzea.
3.- Gasteizko udalak enpresen, patronalaren eta jendartearen aurrean gai honetan jarrera argia erakustea: inolaz ere ezin duela SEA eta enpresari handiak babestu edota beraien aldeko erabakiak hartu, iruzurrean ari eta diskriminatzen duten bitartean. Horren ordez, Udalak ere argi adierazi beharko luke kontratazio mugagabea bultzatu behar dela, iruzurra ekidin behar dela, bermeak eskainiz eta edozein diskriminazio ezabatu behar dela.

Udalak honen inguruko posizioa argia erakustea nahi du LABek. Aldi berean, hurrengo asteetan proposamen hau enpresetara eramango du, beti ere bakoitzaren errealitateari moldatuta, eragile sozialekin partekatuko du, nagusiki gazte taldeekin. Horrekin batera, zenbait mobilizazio eta ekimen burutuko ditugu Araban enplegu duina, kalitatezkoa eta bermeekin exijitzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...