2025-12-17
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaDarpon sailburuak osasun sareko pilaketei buruz Gasteizko Legebiltzarrean azalpenak ematea eskatzen dugu

Darpon sailburuak osasun sareko pilaketei buruz Gasteizko Legebiltzarrean azalpenak ematea eskatzen dugu


Sailburuaren agerpen parlamentarioa beharrezko ikusten du LABek, hala nola, egindakoagatik eta esandakoagatik ardura onartzea dimisioa aurkeztuz.

Osasun sarean gertatzen ari den pilaketa egoera jasanezinari buruzko azalpenak eman beharko lituzke Darpón Jaunak Eusko Legebiltzarrean. Eta agerraldi honetan, pairatzen ari garen egoera honetara heltzeko benetako arrazoiak argi azaldu.

Osakidetzako langileok zein LAB sindikatuak jakin badakigu soberan arrazoi hauek zeintzuk diren. Besteak beste aipa ditzakegu gabonetan egun libreak hartzen dituzten langileak ez ordezkatzea eta ez kontratatzea; solairuak ixtea eta oheak gutxitzea; anbulatorioetako ordutegia murriztea eta agendak ixtea; gripeari aurre egiteko aparteko pertsonala ez kontratatzea; anbulantzien zerbitzua pribatizatuta egotea, kobratzen duten zerbitzua ez ematea eta urriak diren langileak esplotaturik egotea dakarrena. Darponek berak onartu egin du hau bere adierazpenetan, esan duenean gripe kasuak aurreko urteetakoen antzekoak direla, baina lehenago heldu direla, “oporretan”. Gehitu beharko genuke, oporretan “Osakidetzak bere zerbitzu guztiak murriztuta dauzkanean, langileak ez ordezkatzeko kontratazioaren bidez”.

Kasu honetan, Osasun Sailaren propaganda ahalguztidunak ezin izan du errealitatea ezkutatu. Eta hau izebergaren punta baino ez da. Hemen daukagu Osakidetzan jaun eta jabe den murrizketen, azpijokoen eta partxeen politikaren emaitza. Gezurrak hanka motza du. Eta oraingoan, agerian gelditu da nabarmen. Zergatik esan digute behin eta berriro zerrendetan ez zegoela kontratatzeko langilerik, eta bat-batean 200 langile baino gehiago kontratu dutela esan? Zergatik ez dituzte ireki duela bi aste orain irekitzen ari diren oheak?

Bada garaia Darponek azalpenak eman ditzan, egindakoaz eta esandakoaz ere bai. Izan ere, oso larria deritzogu berak daukan ardura adierazpen matxistekin estali nahi izateari, Osakidetzako langile gehienak emakumeak izanik ordezkatzeko politika zailagoa dela ulertaraziz, onartu gabe bere exekutiboaren berdintasunaren aldeko konpromiso falta. Bestaldetik, ordezkari sindikalok pilaketak daudenean “esku hartzen gelditzera” animatzen duenean, oso maila baxuko populismo merkea egiten ari da sailburua. Darpon jauna, Osakidetza egunero aurrera ateratzen bada langileok gure lanpostuetan egiten dugun gain- esfortzu eta “esku hartzei” esker baino ez da, ordezkari sindikalonak barne.

Beraz, Sailburuaren agerpen parlamentarioa beharrezko ikusten dugu, hala nola, egindakoagatik eta esandakoagatik ardura onartzea dimisioa aurkeztuz.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.